Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Okelar Saria (30. 2015. Mutriku)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Mutriku
Début date
2015-10-05
Date finale
2016-01-16
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2015-12-14
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
https://www.youtube.com/watch?v=joCDSkz5qnI&feature=youtu.be
Voir 2237_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organisateurs
Mutrikuko Bertso Eskola (Goizeko Izarra)

Description

Saritutako lana
Gazte mailan:
Sari nagusia: Aner Peritz
Mutrikuarren sari berezia: Mikel Galarraga
Epaimahaiaren sari berezia: Izaro Agirrebengoa

Helduen mailan:
Sari nagusia: Iñigo Andonegi
Mutrikuarren sari berezia: Juan Mari Agirrezabala, "Erdikua"
Epaimahaiaren sari bereziak: Xabier Astigarraga, "Mahastizahar" eta Iñigo Legorburu
Oinarriak
MAILAK
· Gazteak: 15 urtera arte.
· Helduak: 16 urtetik aurrera.

GAIA
Okelar. Bertso paperek Okelar bertsolariekin zerikusia izan beharko dute.

LANAK
Bertsoen neurria eta doinua libreak izango dira.
· Gazteak: Gutxienez 3 bertso edo 6 kopla.
· Helduak: Gutxienez 6 bertso.

SARIAK
Gazteak:
- Lehenengo saria: Txapela + 50 €.
- 2. saria: Oparia.
Mutrikuar onenari: Oparia
Helduak:
- Lehenengo saria: Txapela + 300 €.
- 2. Saria/aipamen berezia: 150 €.
Mutrikuar onenari: HITZA-ko harpidetza urte betez + afari bat bi lagunentzako.
Oharrak:
· Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko.
· Epaimahaiak hala iritziz gero sariren bat eman gabe utzi daiteke.

BALDINTZAK
· Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango dira.
· Lanak izenordez sinatuko dira.
· Bertsoekin batera izenordea agerian duen gutunazal baten barruan egilearen izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa bidaliko dira. Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio.
· Bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea komeni da.
· Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidaliko ditu doc (WORD) edo odt (WRITER) formatuan. Artxibo batean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu eta bestean bere datu pertsonalak: izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa.

HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira:
Posta elektronikoa: mutrikube@gmail.com
edo
OKELAR bertso paper sariketa
Mutrikuko Bertso Eskola
Luardo etxea (Barrenkalea, z/g)
20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)

EPEA
Lanak abenduaren 14a baino lehen bidali beharko dira aipaturiko helbidera.

SARI BANAKETA
Sariak Okelar anaiei egingo zaien omenaldian banatuko dira. Omenaldia, 2016ko urtarrilaren 16an ospatuko da, Galbaixo jatetxean.

LANEN JABETZA
Lanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan guztiak argitaratzeko.

EPAIMAHAIA
Antolatzaileek eratuko duten epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

Estructure

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher