Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)

Information

Type de représentation
Txapelketa
Début date
2016-09-24
Date finale
2016-11-12
Extension
Herrialde mailakoa
Website
http://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre/xilaba

Description

Oinarriak
Izen eta itzal handiko bertsulariak eman ditu Ipar Euskal Herriak; Piarres Topet "Etxahün", Fernando Aire "Xalbador" eta Martin Treku "Mattin", bertzeak bertze. Izen handiak ukan eta bertsularitza biziki antzinatik bizi eta landu izan bada ere, Baxenabarreko eta Xiberoko garapen ekonomiko eskasak eragin emigrazioaren karietarat, euskararen iraupena kordokoan da, erran gabe doa bertsularitzarena.

Azken urteetan egin indarrak esperantzari ideki dizkio ateak. Bertsularitza bide egiten ari da, batik bat euskararen berreskuratzea hedatzen ari den guneetan oinarriturik, hots, erakaskuntza arautuan eta helduen euskalduntzean. Ikusi Bertsolaritzaren Mapan herrialde bakoitzaren egoera: Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre.

Historia

Bertsularien Lagunak elkartea 1980an sortu zen, Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoan bertsularitza bizirik atxiki eta sustatzeko xedearekin.

Urteak iragan ahala, bertsularitzari erakaskuntzan lekua egiten entseatu da, batez ere 1998-99 ikasturteaz geroz. Zaletasunaren azkartzearekin bertsu eskola berriak sortu dira. Egun 31 bertsu eskola dira hiru lurraldeetan; 24 Lapurdin, 5 Baxenabarren eta 2 Xiberoan.

1998az geroztik Hiru Lurraldeetako bertsu saioen kopurua ainitz emendatu da: 1998an 33 saio, 1999an 75 saio, 2000an 90 saio, 2004ean 92 saio. 2008an ospatu zen lehen XILABA Xapelketa. Ordutik hona bi urtetik behin ospatu da, aurtengoa V. XILABA Xapelketa izanen da.

Estructure

  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016) Kanporaketak
  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016) Finalaurrekoak
  • Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016) Finala
Représenations
2016-09-24 Donibane Lohizune Txapelketa
2016-10-01 Muskildi Txapelketa
2016-10-08 Baigorri Txapelketa
2016-10-15 Izturitze Txapelketa
2016-10-22 Aiziritze Txapelketa
2016-10-29 Larresoro Txapelketa
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Sailkapena
Sustrai Colina 1008.00
Amets Arzallus 998.00
Maddalen Arzallus 581.00
Odei Barroso 576.50
Miren Artetxe 571.00
Xumai Murua 537.50
Championne
Colina, Sustrai
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher