Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Beasain Idazlehiaketa (28. 2018. Beasain)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Beasain
Extension
Eskualde mailakoa
Website
http://www.beasain.eus/xxviii-beasain-idazlehiaketa-2018/aurkezpena
Voir 2613_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Voir 2613_aldizkakoa_file_eskuorria1.pdf

Participants

Organisateurs
Beasaingo Udala

Description

Saritutako lana
A MAILA:
1. saria: "Amaitu da" / Maddi Aiestaran Iparragirre
2. saria: "Bertsoak" / Itziar Mendia Urrutia

B MAILA:
1. saria: "Bertso afariak" / Hodei Munduate Etxeberria
2. saria: "Munduaren beste alderdia" / Uxue Iruretagoiena Andres

D MAILA:
1. saria: "Ikasleon bizitza eskolan" / Khadim Soc
2. saria: "Monja eta apaiza" / Maren Mendizabal Izagirre

E MAILA:
1 saria: "Mendekua" / June Aiestaran Iparragirre
2. saria: "Sukaldari traketsa" / June Lopez; Irene Manzano eta Naroa Arregi
Aipamena: "Txokoan" / Unax Madina Irastorza
Aipamena: "Inauteriko jaiak" / Ibai Zabalaeta de Benito
Oinarriak
2010. urtean, eskualdeko lehen hezkuntzako ikastetxeek ahozkotasunaren eta bertsolaritzaren lanketan egiten ari ziren ahaleginari jarraipena emate aldera, B, D eta E mailetan bertso lanak ere saritzeko erabakia hartu zen. Ordura arte hizkuntza idatzia, formalagoa, zen idazlehiaketan erabiltzen zena eta orain ahozkoaren antz handiagoa duen bertsoa gehitu zen lehiaketan.

Lehiaketan parte hartzen duten ikastetxe eta epaimahaikideen eskutik etorri da 2016. urtean azken aldaketa. Prosazko idazlanen luzerak aldatu egin dira eta B mailan ere poesia atala sortu da.

Parte-hartzaileak

A mailan: 2000 eta 2001 urteetan jaio eta Goierriko Irakaskuntza Er­tai­ne­ta­ko Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Bea­sain­en erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

B mailan: 2002 eta 2003 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak, edota Bea­sain­en erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

D mailan: 2004 eta 2005 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hez­kun­tzako Ikas­te­txeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Bea­sain­en erroldatuta egonik, beste nonbait ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

E mailan: 2006 eta 2007 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan ikas­ten dabiltzan ikasleak izan daitezke.

F mailan: 2008 eta 2009 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetan ikas­ten dabiltzan ikasleak izan daitezke.


Bertsoak
A, B, D eta E mailakoentzat bertso-atala ere eratu da. Gaia librea izango da. Bertsoak edozein neurritakoak euskaraz norberak idatziak, originalak, aurrez saritu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira.

A mailan: 6 bertso edo 10 kopla
B mailan: 6 bertso edo 10 kopla
D mailan: 4 bertso edo 8 kopla
E mailan: 2 bertso edo 4 kopla (maila honetako lanak bakarkakoak edo taldekoak izan litezke)

Oharra: Aurkeztutako lanak originalak ez direla edota beste lehiaketaren batean sarituak izan direla egiaztatzen bada, besterik gabe lehiaketatik kanpo geldituko dira. Egiaztapena sariak banatu ondoren egingo balitz, emandako sariak kendu egingo lirateke. Horrelakoen egileek ez lukete gehiago beren lanik lehiaketa honetara aurkezterik izango.

Aurkezteko baldintzak
Parte-hartzaileek Ikastetxeetako Ikasgeletan aurkeztu behar di­tuz­te idazlanak eta Ikas­te­txe bakoitzak, lehen hautaketa egin ondoren, lanak Udaleko Kultura sailean aurkeztuko ditu. Ikastetxe bakoitzari, maila bakoitzean aurkez ditzakeen idazlanen gehieneko kopurua izen­da­tuko zaio. Udaletxean, paperezko 4 kopia eta digitala aurkeztu behar dira.

Aipatzen den esparruz kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasle beasaindarrek berriz, zuzenean en­tre­ga­tu behar dituzte beren lanak Kultura sailean.

Aurkezten den lan bakoitzaren lehen orrialdean lanaren izenburua, egilearen izengoitia, arloa eta maila jarriko dira soil-soilik, betiere egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe. Lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da: azalean izengoitia bera, idaz­lanaren izenburua, eta Ikastetxearen izena adierazi behar dira eta barruan, berriz, ondorengo datuok:

-- Egilearen izena eta bi abizenak, ikasketa-maila, helbidea eta telefono-zenbakia.
-- Idazlanaren izenburua eta izengoitia.
-- Ikastetxearen izena.


Epea
Idazlanak 2018ko martxoaren 9rako aurkeztu behar dira Udaletxeko Kultura sailean, aurreko atalean adierazitako moduan.


Epaimahaia
Epaimahaiak 2017ko apirilaren hasierarako jakinaraziko ditu saritutakoen izenak eta apirilaren 23an, igandea, banatuko dira sariak Igartzako jauregian. Epaimahaiak hala erabakiz gero, sariak eman gabe gera daitezke. Epaimahaiaren erabakia atzera bota ezina izango da.


Sariak
A MAILAN
saria: 210 € eta oroigarria
saria: 150 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 50 € eta diploma

B MAILAN
saria: 180 € eta oroigarria
saria: 90 € eta oroigarria
Eta bi aipamen: 50 € eta diploma

D MAILAN
saria: 150 € eta oroigarria
saria: 80 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 50 € diploma

E MAILAN
saria: 120 € eta oroigarria
saria: 60 € eta oroigarria
Eta 2 aipamen: 25 € eta diploma

Saritutako lanak Beasaingo Udalaren esku geldituko dira. Beasaingo Udalarena izango da lan horiek erakutsi eta argitaratzeko eskubidea. Egileek ez dute jabetza eskubiderik jasoko. Beasaingo Udalak saritutako lanak argitaratu egin ditzake.

Saritu gabeko lanak, hilabeteko epean jaso ahal izango dira aurkeztutako leku berean eta epe horren buruan jaso ez direnak, suntsitu egingo dira.

Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek eta epaimahaikoen erabakiak onartzea dakar. Aurreikusi gabeko guztia, Beasaingo Udalak eta Epaimahaiak erabakiko dute.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher