Représentations Périodiques - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Luberri. Bertso Lurra Berritzen (1. 2004-2005)
Information
- Type de représentation
- Egitasmoa
- Début date
- 2004-10-02
- Date finale
- 2005-06-25
- Extension
- Euskal Herria
Participants
- Organisateurs
Bertsozale Elkartea Euskadiko Kutxa Lanku
Description
- Oinarriak
- Gaur egungo plazen mugimenduari begirada bat emanik, azken urteetan, orokorrean, bertso-saio kopurua mantendu edo goraka joan da. Bertso-saio gehiago antolatzen dira, besteak beste, formato ezberdinak ere sortu direlako. Baina, aldi berean, tradizioa zuten herri batzuetako bertso-saioak laguntza bat behar dutela ohartu gara. Bakar batzuetan ez dira antolatu eta beste batzuetan zailtasunak izan dituzte.
Bertsolaritza sendotze eta iraunkortze bidean, Bertsozale Elkarteak, Euskadiko Kutxarekin elkar-lanean, bertso-saioak errekuperatzeko programa bat abian jarriko du. Lanku zerbitzuak herrietako bertsozaleekin, zuzenean, harremana bilatu du, laguntza eskaini aldera. Horrela, helburu bakarra ez da bertso-saioak bideratzea: tokian tokiko bertso-eskola edo bertsozaleek saioen nondik norakoen martxa hartu eta herri bakoitzean txertatzea, baizik, bertso-saioak bertako izaerara egokitzeaz aparte. Finean, aurten antolatzeaz gain, datozen urteetan ere antolatzen jarraitzea da sakoneko nahia.
30 bertso-saio antolatuko dira: Jaialdiak gehienak baina baita bertso-afariak ere. Urrian jarriko da ekimen berri hau abian eta martxoan amaituko da. Euskal Herri osora zabalduko da lehenago egiten ziren saioak berriro antolatu asmoz. Bizkaia eta Gipuzkoan 9 bertso-saio berreskuratuko dira, Nafarroan 5, Araban beste 5 eta Lapurdi eta Nafarroa Beherean 2 bertso-saio.
Estructure
- Représenations