Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (28. 2019. Ordizia)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Ordizia
Date finale
2019-09-15
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-07-01
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organisateurs
Argi Berri Elkartea
Championne
Zelaieta, Julen

Description

Saritutako lana
1. Julen Zelaieta: "Zor nizun hainbeste"
2. Aitor Albistur: "Per secula seculorum"
3. Karmele Mitxelena: "Bizipoza"

Gaztetxoak:
Gaia: "Nik birziklatu, zuk zergatik ez?"
1. Ortzi Garmendi Jauregi
2. Irular Eskisabel Jauregi
3. Ane Arrizabalaga

Oinarriak
Ordiziako Argi Berri elkarteak Lazkao Txiki 28. bertsopaper lehiaketa antolatu du. Aurrekoetan bezala, hiru maila daude eta lanak uztailaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira.

Gaztetxoen mailan 13 urte artekoek parte har dezakete, gazteen mailan 14 eta 18 urte bitartekoek (2018an gutxienez 14 urte eta gehienez 18 betetzen dituztenek) eta helduen mailan 1999an edo lehenago jaiotakoek.

Parte hartzaile guztiek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete. Gaztetxoen mailan, bertsopaper bakoitzean gutxienez bi bertso eta gehienez lau idatzi behar dira. Gazteek eta helduek, berriz, gutxienez zortzi bertso idatzi behar dituzte eta gehienez hamabi.

Gaztetxoentzako gaia Asko maite zaitut izango da. Gazteen eta helduen mailan gaia librea izango da. Neurria eta doinua guztientzat libreak izango dira.

Lehiaketaren partaideek Argi Berri elkartera bidali beharko dituzte lanak (Gipuzkoa kalea, 15 behea. 20240 Ordizia), uztailaren 1a baino lehen. Posta elektronikoz ere bidal daitezke: aitor-c@aek.org epostara. Informazio gehiago behar dutenek 649 011 262 (Aitor) zenbakira ere dei dezakete.

Estructure

Représenations
2019-09-15 Ordizia Lehiaketa
Championne
Zelaieta, Julen
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher