Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Xalbador Eguna Bertso-paper Lehiaketa (1. 2019. Urepele)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Urepele
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-09-30
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa
Voir 2743_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organisateurs
Deiadarra Elkartea

Description

Oinarriak
HAURRENTZAT:

2019ko Xalbadorren Eguna 2019 delata, bertsopaper lehiaketa antolatu du DEIADARRA elkarteak, nahi duten gaztetxo guztientzat, honako baldintza hauen arabera:

1) Parte-hartzaileak: 15 urte arteko nahi duten neska-mutilak

2) Bakoitzaren lana:
a) Gutxienez lau bertso, eta gehienez zortzi idatzi beharko dira.
b) Gaia: bakoitzak nahi duen gaiaz idatz dezake, beti ere Xalbador gogoan.
c) Bertso berriak bakarrik onartuko dira bakarrik lehiaketan.
d) Sari berezi bat izanen da baxenafarreraz egindako bertsopaper onenarentzat.
e) Parte-hartzaile bakoitzak bertso-sorta bakarra igorri dezake.

3) Lanak igortzeko epe eta baldintzak:
a) Lanak igortzeko azkenengo eguna 2019ko irailak 30.
b) Bertso-sorta ezizenez sinatu beharko da, beste sobre itxi batean egilearen izen-deiturak eta helbidea jarriz, kanpotik ezizena bakarrik ezarrita.
c) Lanaren hiru kopia igorri beharko dira.

4) Lanak nora igorri:
DEIADARRA elkartea
Mendi Xola etxea
Okoze auzoa
64430 – Baigorri – Naxenafarroa

5) Sariak:
Lehenengoarentzat, 200 € eta opariak
Bigarrenarentzat, 80 € eta opariak
Hirugarrentzat opari berezia.

6) Sarien ematea: Xalbadorren eguna 2019an.

7) Epaiketa
a) Deiadarra elkarteak hautatuko epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira, bere hartan onartuz.
b) Epaimahaiak, hala erabakiz gero, aipamen berezia egin ahal izango du.
Oharra: Saritutako bertsopaperak antolatzaileen esku geldituko dira.

HELDUENTZAT:

Xalbadorren Eguna 2019 delata, bertso idatzien lehiaketa antolatu du DEIADARRA elkarteak, nahi duten bertso-jartzaile guztientzat, honako baldintza hauen arabera:

1) Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako nahi duen edonor.

2) Bertso-jartzaile bakoitzaren zeregina:
a) Gutxienez sei bertso, eta gehienez zortzi idatzi beharko ditu.
a. Gaia: Pierre Topet Etxahun koblakaria.
b. Bertso berriak bakarrik onartuko dira.
c. Sari berezia izango da baxenafareraz egindako bertso-sailik onenarentzat.
d. Parte-hartzaile bakoitzak bertso-sorta bakarra igorri dezake.

3) Lanak igortzeko epea eta baldintzak:
a. Lanak igortzeko azkenengo eguna: 2019ko irailak 30.
b. Bertso-sorta ezizenez sinatu beharko da, beste sobre itxi batean egilearen izen-deiturak eta helbidea sartuz, kanpotik ezizena bakarrik jarrita.
c. Lanaren hiru kopia igorri beharko dira.

4) Lanak nora igorri:
DEIADARRA elkartea
Mendi Xola etxea
Okoze auzoa
64430 – Baigorri – Naxenafarroa

5) Sariak
Lehenengoarentzat, 400 €
Bigarrenarentzat, 200 €
Hirugarrentzat opari berezia.

6) Sarien ematea: Xalbadorren eguna 2019.

7) Epaiketa
a. Deiadarra elkarteak epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira, bere hartan onartuz.
b. Epaimahaiak, hala erabakiz gero, aipamen berezia egin ahal izango du.
Oharra:Saritutako pertsopaperak antolatzaileen esku geldituko dira.

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher