Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa (6. 2020)

Information

Type de représentation
Bertso jolasa
Début date
2020-01-24
Date finale
2020-10-10
Extension
Araba
Extension
Herrialde mailakoa
Website
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa

Participants

Organisateurs
Arabako bertso-eskolak
Arabako Bertsozale Elkartea

Description

Oinarriak
ZER DA ARABAKO BERTSO KUADRILLA ARTEKOA?

2010eko lehenengo Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren ondoren garai berri bat ireki zen Arabako bertsolaritzan. Alde batetik, Arabako Bertsolari Txapelketa bi urterik behin jokatzea erabaki zen eta bestetik, Kuadrilla artekoaren bitartez, Arabako bertsogintza saretu eta indartu zelako.

Arabako Kuadrilla artekoan bertsolari taldeek taldeka parte hartzen dute. Hau da, 3-6 bertsolariz osatutako talde batek beste kide batzuk bilatu behar ditu parte hartzeko, haien artean gai-jartzailea, epailea, argazkilaria, sukaldariak…, guztira 9-12 laguneko talde bat osatzen da. Talde parte hartzaile hau, talde antolatzaile bat ere bada; bere herrian edo eskualdean saioak antolatzeaz arduratuko da.

Taldeka parte hartzeak bertsogintza (bertsolari berriak, epaile eta gai-jartzaileak) eta inguruko bertsolaritza mugimendua (bertsozaleak) astintzen ditu. Parte hartzea errazten du, bertso-eskolak indartzen ditu, bertsozaletasuna sustatzen du, baina parte hartzetik. Ikusi 2020ko edizioaren web gunea:
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa ]

2020ko Arabako Kuadrilla artekoak, 2018ko Kuadrillartekoari jarraiki txapelketa formatua izango du. Edizio guztietan bezala izaera kolektibo, herrikoi, eta taldeen autoantolakuntzan oinarrituko da. 2020an, 5 eskualdetan talde ezberdinen arteko 12 saio antolatuko dira. Ondoren 3 finalaurreko eta finala.

HELBURUAK

- Bertsozaletasuna hedatzea, bertsogintza herrikoiaren eredua zabaltzea.
- Bertso-eskolak bultzatzea, indartu daitezen eta aurrera egin dezaten.
- Zenbait lekutan bertso-eskola edo talde berriak sortzea.
- Herriak eta eskualdeak aktibatzea, jende berria erakartzea bertsogintza, antolaketa, epailetza eta gai jartzailetzara.
- Bertsolarien eta bertso-eskolen arteko harremana bultzatzea eta baita belaunaldi ezberdinen artekoa ere.
- Euskararen erabilpena ahalbideratzea, euskaldunentzat guneak eta uneak sortuz.
- Eskualde eta herri mailako erakunde eta elkarteekin elkarlan bide berriak irekitzea.

TALDE PARTE HARTZAILEAK

Bi modalitatetan parte hartzeko aukera izango da:
BAT-BATEAN: 12 taldeen parte hartzea aurreikusten dugu, hauexek:
AIARALDEA: Talde bat (Altubepekoak)
MENDIALDEA: Talde bat (Bertsolarriak)
LAUTADA: Bi talde (Lautadako ahuntzak eta L.P.R. (Lautadako Pohemian Rapsody)
GORBEIALDEA: Hiru talde (Aramaion bi (Konde basoko iluek eta Izenbakuek) eta Urkabustaiz-Zuian bat(Gorbeialdeko azkenak))
GASTEIZ: Bost talde (Bazaar Xanmapelezuin, Kakiturri, Errexala, Muinoko katuak resurrection, Sumendiola bete poto)

Taldeak 9-12 lagunez osatuta egongo dira: 3-6 bertsolari, gai-jartzailea, epailea, audio grabatzailea, bideo grabatzailea, trikitilari/musikariak, kronista, sukaldaria… 63 lagun bertsotan, 16 epaile lanetan, 16 lagun gai jartzaile lanetan.
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa/parte-hartzaileak/bat-bateko-taldeak ]

Egin beharreko ariketak: https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa/informazioa/ariketak ]

IDATZIZKOAN: Bertsoak prestatu, idatzi eta jende aurrean edo jendearekin batera kantatu. Hau da beste aukera bat, herrikoia, edozein kolektibok parte har dezakeena, trikitilariak, lagun kuadrillak…. Ez da txapelketa bat izango, lehiarik gabe izango da. 17 talde aurreikusten ditugu, Arabako 8 Kuadrilletako partaideak, hauexek:
AIARALDEA: Talde bat
MENDIALDEA: Talde bat
GORBEIALDEA: Lau talde
LAUTADA: Bi talde
ARABAKO ERRIOXA: Talde bat
GASTEIZ: Bost talde
AÑANA: Talde bat
TREBIÑU: Talde bat

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa/parte-hartzaileak/idatzizko-taldeak ]

Bi modalitateen artean 280 parte hartzaile inguru.


EGITURA

-LIGAK (urtarrila eta otsaila) Liga bakoitzean hiru talde arituko dira, eta talde bakoitzak 2 saiotan kantatuko du, beste bi taldeen kontra: bat etxean, eta beste etxetik kanpo, gonbidatu gisara. Ligako irabazlea finalerdira pasako da zuzenean eta beste bi talde sailkapen orokorraren arabera.

A liga: Aiaraldeko Altubepekoak, Gasteizko Errexala eta Gasteizko Sumendiola Bete Poto.
B liga: Mendialdeko BertsoLarriak, Gasteizko Kakiturriko Gladioloreak eta Aguraingo Lautadako Phoemian Rhapsody.
D liga: Zuia-Urkabustaizko Gorbeialdeko azkenak, Zalduondoko Lautadako Ahuntzak eta Gasteizko Muinoko Katuak Resurrection.
E liga: Aramaioko Izenbakuek, Gasteizko Bazaar Xanmapelezuin eta Aramaioko Konde basoko iluek.

-FINALAURREKOAK (otsaila eta martxoa)
Hiru finalaurreko, beraz, sei talde. Liga bakoitzeko irabazleak, eta bi talde sailkapenaren arabera. Talde bakoitzak finalaurreko bakar bat jokatuko du.

-FINALA (martxoak 28)
Finalaurreko bakoitza irabazi duten taldeek jokatuko dute finala, 3 taldek, beraz. Puntuazio handiena lortzen duena izango da finaleko irabazle.

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa/saioak ]


TALDE ANTOLATZAILEA

Talde Antolatzailea bat-bateko 12 taldeetako arduradunez osatu da eta Arabako Bertsozale Elkartearen ordezkaria.
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa/informazioa/antolatzailea ]


BABESLETZA

Babesletza garrantzi handikotzat jotzen dugu Kuadrilla artekoaren antolaketa behar bezala egin ahal izateko. Honako hauek dira 2020an lagundu duten babesleak eta laguntzaileak:
Arabako Foru Aldundia, Vital Fundazioa, Laboral kutxa, Udapa, Artepan, Erroiz “Abuelari” olioa, Lautadako Kuadrilla, Aiarako Kuadrilla, Gorbeialdeko Kuadrilla, Mendialdeko Kuadrilla, Aguraingp Udala, Aramaioko Udala, Amurrioko Udala, Abra, Garlan, Arabako Txakolina eta Eusko Jaurlaritza. ALEA, ARGIA, Berria, Diario de Noticias de Alava, Aiaraldea Gaur, Hala Bedi Irratia, Radio Gorbea, Radio Vitoria.

Eskerrik asko guztiei.
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-kuadrilla-artekoa/informazioa/babeslea ]

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher