Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Baztan Bidasoako Bertso-Paper Lehiaketa (33. 2020. Bera)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Bera
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2020-05-15
Extension
Eskualde mailakoa

Participants

Organisateurs
Berako Kultur Batzordea
Bortzirietako Bertso Eskola
Championne
Fernandez, Eneko

Description

Saritutako lana
A maila. 10 urtera arte.
1. saria: "Beldur ikusezina" / Laida Erkizia Font
2. saria: "Lekak patatekin" / Elaia Boan Manzisidor

B maila. 11-14 urte.
1. saria: "Zumeta" / Loitzate Goñi Elortza
2. saria: "Donald Trump" / Ekai Madariaga Apaolaza
Aipamen berezia: "Bullinga" / Kattin Madariaga Apaolaza

C maila. 15-18 urte.
1. saria: "Bi gorputz bat eginda" / Lide Fontan Igoa
2. saria: "Arranoko Erregina" / Iratxe Muxika Karrion

Maila nagusia. 18 urtetik goiti.
1. saria: "Inkisidore berriak" / Eneko Fernandez Maritxalar
2. saria: "Koronabirusaren aurkako txertoa teletiendan" / Aitor Arotzena Albizu
Oinarriak
Baztan-Bidasoko hogeita hamabigarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira:

A maila: 10 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).

B maila: 11 urtetik 14 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).

C maila: 15 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).

D maila: 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

Bertsoak maiatzaren 15era arte bidali beharko dira posta elektroniko bidez bakarrik, helbide honetara: kultura@bera.eus,

Mezua honela antolatuko da:
- Mezuaren gaian "Baztan-Bidasoako XXXIII. Bertsopaper Lehiaketa" jarriko da.
- Mezuan datu guzti hauek idatzi behar dira (derrigorrez jarri behar dira denak):
--- Izen abizenak
--- Maila
--- Adina
--- Bertsoaren izenburua
--- Telefonoa
- Lana, PDF formatuan erantsitako fitxategian jasoko da eta datu hauek bakarrik jasoko ditu:
--- Izenburua
--- Maila
--- Bertsoa bera

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman.

Estructure

Championne
Fernandez, Eneko
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher