Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoak. Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa (2007)

Information

Type de représentation
Ikastaroa
Place
Donostia
Début date
2007-07-03
Date finale
2007-07-05
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organisateurs
Hik Hasi, Euskal Heziketarako Elkartea
Participants
Egaña, Andoni
Garzia, Joxerra

Description

Oinarriak
VIII. Hik Hasi Udako Topaketa Pedagogikoen baitan, 'Ahozkotasuna eskolan lantzeko metodoa' ikastaroa.

Gaur egungo gizarte aurreratu-aberatsak aztertu dituzten ikerlariek aho batez aitortzen dute ahozkotasunak (ahoz modu eraginkorrean komunikatzeko
gaitasunak) gero eta garrantzi handiagoa duela, eta ez jardun esparru jakin batzuetan soilik, jardun esparru guztietan baizik.

Eskolan, ordea, eta salbuespenak salbu, apenas eskaintzen zaion arretarik
kontu, itxura guztien arabera ezinbesteko, horri. Ikasleak mundurako
prestatzea baldin bada eskolaren zeregin nagusia, ezin esan, beraz, zuzen
ari denik ahozkotasunari dagokion alorrean.

Idatzizkoan ere, zuzentasunaren ikuspegia lehenesten du ia beti eskolak, egokitasunaren kaltetan. Gauzak horrela, gaude hezkuntza sistema erroerrotik
irauli beharra dagoela. Egin beharreko lanaren eredu izan nahi luke ikastaro honetan aurkeztu nahi dugun metodoak.

Gurea ez da bertsolaritza lantzeko metodoa, baina bat-bateko bertsoak hartzen ditugu abiapuntutzat. Alde horretatik, ezinbestekoa da bat-bateko
bertsogintzaren oinarri nagusiak ezagutzea. Besteak beste, bertsolaritzaren alderdi erretorikoaz jabetzeko. Eskolak ikasleen ahozko komunikazio gaitasuna landu eta bermatu nahi badu, ezin dezake albora utzi gure gizartean ahoz komunikatzen arrakasta gehien lortu dutenen jardun eredugarria. Gainera, bertsoa neurri-neurriko diskurtsoa da, eta lanketarako ezinago egokia. Aurkeztuko dugun metodoa zortzi urteko lanaren emaitza da, eta birritan probatua dugu, aplikazio esperimentalen bidez, hainbat eskoletan.

Aplikazio esperimental horietan dagoeneko probatuak ditugun hainbat unitate didaktikoren azalpen praktikoa (aplikazioaren simulazioa) izango da ikastaroaren ardatz nagusia, unitateok behar bezala ulertzeko (eta berriak lortzeko) ezinbestekoak diren erreferentzia teorikoekin batera.

Donostiako Pedagogia Fakultatean, 9etatik 14tara, uztailak 3, 4 eta 5ean.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher