Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Erandioko Bertsopaper Lehiaketa (13. 2021. Erandio)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Erandio
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-03-26
Extension
Erandio
Extension
Herri mailakoa
Website
https://issuu.com/eusk.erandio/docs/2021eko_liburuxka
Voir 2928_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organisateurs
Erandioko Udala

Description

Saritutako lana

- Katalin Mentxaka Albizua / Berdintasuna

- Igor Caño Ortiz de Zárate / Covid-19

- Rayan El Armaoui Abbassi / Ez nago federatua

- Eider Delgado Arnoso / Pakete bat doritos

- Enara Martinez Sánchez / Faltan botatzen dut
Oinarriak

- Erandioztar guztiek, eta udalerriko ikastetxeren bateko ikasle direnek ere, har dezakete parte.

- 3 sari egongo dira: guztira 85 eurokoak, sari-txarteletan. Hala ere, epaileek horrela erabakiz gero, sariak (edo sariren bat) eman gabe gera litezke.

- Aurkeztu beharrekoa:

A maila (7-11 urte): gutxienez 3 kopla, gehienez 3 bertso
B maila (12-14 urte): gutxienez 4 kopla, gehienez 8 bertso
D maila (14 urtetik gorakoak): gutxienez 8 kopla, gehienez 12 bertso

- Parte hartzaileek gehienez 3 bertso-sorta aurkez dezakete lehiaketara.

- Bertsoak gai eta doinu librean jarriko dira. Dena den, ezinbestekoa da doinuaren izena argi adieraztea.

- Lanek originalak eta beste inon argitaratu nahiz saritu gabeak izan behar dute. Izenordea erabiliko da sinadurarako.

- Lanak aurkezteko azken eguna: 2021eko martxoak 26

- Bertsopapera Udaleko Euskara Zerbitzuan edo norbere ikastetxean aurkeztu ahal dira baina paperaren kontsumoa ekiditeko, eskertuko genuke posta elektronikoz bidaltzea; horretarako erabili Euskara Zerbitzuaren webgunean dagoen formularioa.

- Epaimahaiaren osaketa Erandioko Udaleko Euskara Zerbitzuak erabakiko du, horretarako pertsona adituak hartuz. Eta haien erabakia aldaezina izango da.

- Saritutako lanen jabetza Erandioko Udalarena izango da. Sari-ematea burutu ostean lan hauek argitaratzeko eskubidea izango dute antolatzaileek.

- Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar, ezinbestez; eta Erandioko Udalak datu pertsonalak erabili ahal izango ditu, lehiaketaren kudeaketarako.

Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, antolatzaileak izango du erabakitzeko ahalmena.




Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher