Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Iurretako Literatur Lehiaketa (18. 2021. Iurreta)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Iurreta
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-03-01
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
http://www.iurreta.eus/eu-ES/Kultura/noticiasdecultura/Orriak/Certamenliterario.aspx
Voir 2933_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organisateurs
Iurretako Udala

Description

Oinarriak
Iurretako XVIII. Literatur Lehiaketaren oinarri laburtuak.

Zertarako sortu zen lehiaketa?
Iurretako Udalak XVIII. Literatur Lehiaketa deitu du arte eta literatura-lanen bitartez sormena garatu nahi duten pertsonak babesteko.

Nork har dezake parte?
1. 8 urte baino gehiago dituzten haur eta gazte guztiek, baldin eta Iurretan erroldatuta badaude edo udalerri honetan ikasten badute.
2. Parte hartu nahi duten 18 urtetik gorako pertsona guztiek.

Lehiaketa, adinen arabera, hiru kategoriatan banatuko da:

- Haurrak: 8 eta 12 urte artean.
Lehen Hezkuntzako ikasleak, 3. mailatik 6. mailara bitartekoak.
- Gazteak: 13 eta 18 urte bitarteko gazteak.
DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak.
- Helduak: 18 urtetik gora.

-Gaia: Parte-hartzaileek aukeratu ahal izango dute gaia.

-Hizkuntza:
Euskaraz, haur eta gazteen kategorietarako.
Euskaraz eta gaztelaniaz, helduen kategoriarako.

-Lan originalak: Aurkeztuko diren lanak ezin izan dira aldez aurretik argitaratuta egon, ez eta beste lehiaketa batzuetan saridun suertatu ere.

-Lanen kopurua: Parte-hartzaileek lan bana aurkeztu dezakete kategoria bakoitzeko. Lanak banaka aurkeztu beharko dituzte, komikien kategorian izan ezik, banakako zein taldekako lanak aurkeztu ahal izango dira eta.

-Lanen luzera eta letra-tipoa:
Hauxe da lanek eduki dezaketen gehieneko luzera, kategoria eta adinaren arabera:
. 8 eta 10 urte bitartean
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak: 2 estrofa
. 11 eta 12 urte bitartean
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak: 3 estrofa
. 13 eta 14 urte bitartean
DBHko 1. eta 2. mailak: 4 estrofa
. 15 eta 16 urte bitartean
DBHko 3. eta 4. mailak: 5 estrofa
. 17 eta 18 urte bitartean
Batxilergoa eta Lanbide Heziketa: 6 estrofa
. 18 urte baino gehiagokoak: 6 eta 8 estrofa artean

Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu beharko dira, alde bakarrean, DIN-A4 folioetan, Times New Roman letrarekin eta 12 tamainarekin. Lerroen arteko espazioa 1,5ekoa izan behar da, 2,5 zentimetroko aldeekin. Zenbakiak jarriko dira orrialde guztietan.

Zer dokumentazio aurkeztu behar da?
Esteka honetan ageri den eredu ofiziala bete eta sinatu behar da: http://www.iurreta.eus/es-ES/Cultura/noticiasdecultura/Documents/20200226_B-03_Iurretako_Literatur_Lehiaketan_parte-hartzea_ed.pdf

Gainera, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta Iurretako Udal Liburutegian lor daiteke eredua.
Eskaera-ereduarekin batera, honako hauek aurkeztu behar dira:
•NANaren fotokopia bat.
•Literatura-lana, baina egilearen izen eta sinadurarik gabe.

Nola aurkeztu behar da eskaera?

Non? Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), aurrez aurre aurkeztu ahal da. Helbidea: Bidebarrieta kaleko 5. zenbakian, 48215. Iurreta. Bizkaia.
Bestalde, Internet bidez bidali daiteke udal honen egoitza elektronikoaren bitartez. Kasu horretan, lanak PDF formatuan aurkeztuko dira www.iurreta.eus helbidean (Tramiteak on line/Hiritarrekiko harremak/Diru-alguntzen, beken, sarien eta laguntzen eskaera atalean)

Noiz? Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta egutegiko hurrengo hamar egun naturaletan.
Otsailak 19 - Martxoak 1 bitartean (biak barne).

Sariak
Hauexek izango dira sariak: liburu-sortak eta lehiaketa honetako laguntzaile diren liburu-dendetan gastatzeko diru-bonuak.

Kategorietan honako sari hauek banatuko dira parte-hartzaileen adinaren arabera:

Olerkiak, bertsoak eta komikia ataletan:

- 8 eta 10 urte bitartean: 50 euroan baloratutako liburu-sorta.
- 11 eta 12 urte bitartean: 75 euroan baloratutako bonua.
- 13 eta 14 urte bitartean: 100 euroan baloratutako bonua.
- 15 eta 16 urte bitartean: 150 euroan baloratutako bonua.
- 17 eta 18 urte bitartean: 165 euroan baloratutako bonua.
- 18 urte baino gehiagokoak: 200 euroan baloratutako bonua.

Zein lan sarituko diren erabakitzeko, epaimahai bat osatuko da. Epaimahaikideak Iurretako Udaleko eta udalerriko kultura-entitateetako ordezkariak izango dira.

Honako hauek baloratuko dira lanetan: literatura-kalitatea, sormena eta istorioaren zati guztien arteko lotura.

Epaimahaiak, gehienez ere, hiru hilabete izango ditu lanak baloratu, eta irabazleak aukeratzeko. Saritutako lanen zerrenda Iurretako Udalaren webgunean argitaratuko da.www.iurreta.eus

Saridunek sariak banatzeko ekitaldira joan beharko dute Iurretako Udalak adierazten dituen egun eta lekuan. Saridunek bertan egon ezin badute, ordezkariren bat bidali beharko dute.

Iurretako Udalak lan bat argitaratuko du kontaketa irabazle guztiekin. Lehiaketara aurkezten diren pertsona guztiek oinarriak eta epaimahaiaren erabakia onartzen dituzte.

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher