Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Pello Mari Otaño Bertsopaper Lehiaketa (8. 2021. Zizurkil)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Zizurkil
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-10-08
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
https://hernandorena.eus/pmotano/bertsopaperak/bertso-paperak-2021

Participants

Organisateurs
Harituz Bertsozale Taldea
Teodoro Hernandorena Kultur Elkartea
Juges
Harituz Bertsozale Taldea

Description

Oinarriak

VIII. PELLO MARI OTAÑO BERTSO-PAPER LEHIAKETA - 2021

Zizurkilgo Hernandorena Kultur Elkarteak VIII. PELLO MARI OTAÑO BERTSO-PAPER LEHIAKETA antolatzea erabaki du Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunearekin lankidetzan, Pello Mari Otaño bertsolari zizurkildarra
omendu eta bertso-paperen adierazpideari keinu bat egin asmoz.

ANTOLAKETA

Lehiaketa lau mailatan bereizita dago:
1.- Gelen arteko maila: Tolosaldeko lehen hezkuntzako ikastaldeentzat.
2.- Gaztetxoen maila: 2006 urtean edo geroztik jaiotakoentzat.
3.- Gazteen maila: 2005 eta 2003 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne).
4.- Helduen maila: 2002 urtean edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK

1.- Gelen arteko mailan, gela bakoitzak nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Sorta bakoitzeko hiru bertso edo sei kopla idatzi beharko dira.
2.- Gaztetxoen mailan, nahi adina bertso-paper bidal daitezke. Sorta bakoitzeko hiru bertso edo sei kopla idatzi beharko dira, aukeran.
3.- Gazteen mailan, nahi adina bertso-paper bidal daitezke. Sorta bakoitzeko, gutxienez, sei bertso idatzi beharko dira.
4.- Helduen mailan, nahi adina bertso-paper bidal daitezke. Sorta bakoitzeko, gutxienez, zortzi bertso idatzi beharko dira.

GAIA

Gaia, neurria eta doinua libre izango dira maila guztietan. Bertso guztiek euskaraz idatzita egon beharko dute.

LANAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA

1.- Lehiaketan izena emateko https://bit.ly/PMOtaño formularioa bete beharko da.
2.- Bertso-paperak, berriz, posta elektronikoz aukeztu beharko dira lehiaketara, info@hernandorena.eus helbidera bidaliz urriaren 8a baino lehen. Bidaltzen den dokumentuaren izena bertso-sortaren izenburua bera izango da eta parentesi artean, egilearen izengoitia idatzi beharko da.
Adibidez: Gure katuaren festa (Mendigoizale)

SARIAK

- Gelen arteko maila:
1. saria: Bertsolari baten bisita eskolara eta umeentzako bertso-saiorako sarrerak.
2. saria: Umeentzako bertso-saiorako sarrerak.

- Gaztetxoen maila:
1. saria: 100€ eta Tolosako bertso-saiorako sarrera bikoitza.
2. saria: 75€ eta Tolosako bertso-saiorako sarrera bikoitza.

- Gazteen maila:
1. saria: 250€ eta Tolosako bertso-saiorako sarrera bikoitza.
2. saria: 125€ eta Tolosako bertso-saiorako sarrera bikoitza.

- Helduen maila:
1. saria: 500€
2. saria: 250€

EPAIA ETA SARI-BANAKETA

Epaimahai lanak Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak egingo ditu. Epaimahaiak horrela erabakiko balu, sariren bat hutsik gera daiteke. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira. Hernandorena K.E.ak 2021eko azaroaren 8an jakinaraziko du zein izan diren bertso-paper lehiaketako irabazleak. Sari banaketa modu telematikoan egingo da. Bertso-jartzaile saridunek bideoz grabatu beharko dituzte euren bertso sortak eta ondoren, Hernandorena Kultur Elkartera bidali. Bideoak abenduaren 3an argitaratuko dira hernandorena.eus web orrian eta Harituz Bertsozale Taldearen sare sozialetan, euskararen egunaren ospakizunarekin bat eginez.

LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Hernandorena K. E.ak eskubide osoa izango du lan horiek argitaratzeko. Lan saritu baten egileak bere bertsoak argitaratu nahi balitu, Hernandorena K. E.aren baimena beharko du.

GARRANTZITSUA

Informazio guztia hernandorena.eus/pmotano/bertsopaperak gunean aurki daiteke. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri
guztiak onartu direla esan nahi du. Argibideetarako: 656 743 741 edo info@ hernandorena.eus.

Estructure

Représenations
2021-11-08 Online Lehiaketa
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher