Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Loramendi Literatura Lehiaketa (30. 2019. Aretxabaleta)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Aretxabaleta
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2019-04-12
Extension
Aretxabaleta
Extension
Herri mailakoa
Voir 3029_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organisateurs
Aretxabaletako Udala
Loramendi Euskara Elkartea

Description

Oinarriak
OINARRI OROKORRAK

- Lan guztiak sobre baten barruan entregatu beharko dira, kanpoko aldean lanaren izenburua, gaitzizena, maila eta kategoria idatziz. Kartazal horren barruan beste bat egongo da, kanpoko aldean gaitzizena eta barrukoan, norbere izena, telefonoa, e-posta eta ikastetxearen izena zahaztuta.

- Parte hartzaileak Aretxabaletan bizi edo ikasi beharko du.

- Pertsona bakoitzak kategoria bakoitzeko lan bakarra aurkeztuko ahal izango du.

- Lanak Loramendi Euskara Elkartean entregatu beharko dira (Durana 11, udaletxe zaharra)

- Lanak entregatzeko azken eguna apirilaren 12a izango da.

- Sari banaketa maiatzaren 14an izango da.

- Kategoria guztietan 3 sari banatuko dira.

- Lehiaketako parte hartzaile guztiek diploma jasoko dute.


OINARRIAK BERTSOA LH3-4
Bertsoa egiteko gaia: Korrika 21 Klika goizeko 4:30etan pasako da Aretxabaletatik.
Lanak eskuz ala ordenagailuz aurkeztu ahal izango dira.
Bertso bat edo bi kopla aurkeztu beharko dira.

OINARRIAK BERTSOA LH5-6
Bertsoa egiteko gaia: Bakarrik joan zara oporretan, ez dakizu bertako hizkuntza eta ez duzu ezer ulertzen.
Lanak eskuz ala ordenagailuz aurkeztu ahal izango dira.
Zortxiko txikian ala handian 2 bertso edo 4 kopla aurkeztu beharko dira gutxienez.

OINARRIAK BERTSOA DBH1-2
Bertsoa egiteko gaia: Librea
Lanak audio bitartez grabatu. Ondoren "Hangouts" edo "Whatsapp" aplikazioak erabiliz bidali.
Zortxiko txikian ala handian 2 bertso edo 4 kopla aurkeztu beharko dira gutxienez.
Audioarekin batera, ezizena eta datu guztiak bidali.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher