Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Basarri Saria (38. 2022. Zarautz)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Zarautz
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2022-06-20
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa
Voir 3072_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Voir 3072_aldizkakoa_file_eskuorria1.pdf

Participants

Organisateurs
Zarauzko Udala
Juges
Alkorta, Uxue
Egaña, Andoni
Gabilondo, Nahikari
Championne
Aner "Euzkitze"

Description

Saritutako lana

1- Aner Euzkitze / Zopa hozten ari zaizu
Oinarriak
1.SARIA
Zarauzko Udalak 38. Basarri Bertsopaper saria antolatu du, euskara eta bertsogintza sustatzeko.

2.BALDINTZAK
Sariketan parte-hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte lanek:

- Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.

- Gaia librea izango da.

- Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da.

- Parte hartzaileek gehienez bi lan bidali ditzakete.

- Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

3.AURKEZPENA
Lanak posta elektronikoz aurkeztuko dira: kultura@zarautz.eus helbidera bi pdf artxibo bidali, era honetara:

3.1.Bertso sorta: bertso sortaren izenburua eta parentesi artean egilearen izengoitia. Adibidez: Udaberria (Pirata beltza).pdf

3.2.Izenemate orria osatuta eta sinatuta: pdf dokumentuaren izena egilearen izengoitia izango da, adibidez: Pirata beltza.pdf

Bertsotik bertsora bi lerro zuriko tartea utziko da.

4.EPEAK
Lanak aurkezteko epea 2022 ekainaren 20an amaituko da. Epaia uztailaren 1ean jakinaraziko da. Sari-ematea uztailean egingo da, Bertso Astean.

5.EPAIMAHAIA
Hiru lagunek osatuko dute epaimahaia. 38. Edizioko epaimahaian izango dira: Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Uxue Alkorta edo horien ordezkoak.
Zarauzko Udalak idazkari bat izendatuko du, epaileen arteko batzarra deitzeko, erabakia jasotzeko eta irabazleari jakinarazteko.

6.EPAIAK
Zarauzko Udalak 1.800 euro ezarri ditu irabazlearentzat. Gipuzkoako Foru Aldundiak PFEZ zergaz %15 atxikiko du. Beraz, 1.530 euro garbi jasoko ditu irabazleak.
Epaimahaiaren erabakia atzeraezina izango da. Aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez balute, saria eman gabe geratuko da.

7.SARI EMATEA
Saria Bertso Astean egingo den ekitaldian emango da.

8.LANEN JABETZA ETA SARITU GABEKO LANAK
Egilearena da lanaren gaineko jabetza. Zarauzko Udalak konfidentzialtasun osoz gordeko ditu lan guztiak. Epaia ezagutzera eman ostean, deuseztatu egingo ditu saritu gabeko lanak.

9.LEGE BARRUTIA
Arautegi honetan jasotzen ez den gorabeherarik sortzen bada, sariketara aurkezten diren egileek auzi guztiekiko erabakia erakunde antolatzailearen esku utziko dute. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.

Estructure

Représenations
2022-07-07 Zarautz Lehiaketa
Championne
Aner "Euzkitze"
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher