Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (31. 2022. Ordizia)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Ordizia
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2022-07-01
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa
Voir 3076_aldizkakoa_file_eskuorria.jpg
Voir 3076_aldizkakoa_file_eskuorria1.jpg

Participants

Organisateurs
Argi Berri Elkartea
Championne
Goikoetxea, Ekaitz

Description

Saritutako lana

GAZTETXOAK (13 urte artekoak):
1- Sarako UNAX AIZPURUA IBARGARAI
2- Zaldibiako SUHAR MANTZIZIDOR JAUREGI
3- Errenteriako MARA ALBISTUR GURRUTXAGA

GAZTEAK (14-18 urte bitartekoak):
1- Azkoitiko NAIA ARRIZABALAGA ARRIETA “Ezer ez ta dena” lanagatik
2- Amasa-Villabonako IZAR ZELARAIN ETXEBERRIA "Urte berriak zahar"
3- Beasaingo JUNE AIESTARAN IPARRAGIRRE “Zutik jarri naiz” lanagatik

HELDUAK (18 urtetik gorakoak):
1- Beasaingo EKAITZ GOIKOETXEA ASURABARRENA “Malkoak opari” lanagatik
2- Beasaingo EKAITZ GOIKOETXEA ASURABARRENA “ESKIZOfreeNIA” lanagatik
3- Zarauzko IÑIGO MANTZIZIDOR LARRAÑAGA "Eskukada bat bertso berri" lanagatik
Oinarriak
LAZKAO TXIKI XXXI. BERTSOPAPER LEHIAKETA

ANTOLAKETA
Lehiaketa hiru mailatan banatzen dugu:
- Gaztetxoen maila: 13 urte artekoentzat (2022an 14 betetzen ez dituztenentzat).
- Gazteen maila: 14-18 urte artekoentzat (2022an gutxienez 14 urte eta gehienez 18 urte betetzen dituztenentzat).
- Helduen maila: 2003an edo aurretik jaiotakoentzat.

LANAK
- Gaztetxoen mailan, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 2 eta gehienez 4 izango dira.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake.
Bertsopaper bakoitzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez 8 eta gehienez 12 izango dira.

GAIA
- Gaztetxoen mailan, neurria eta doinua libreak izango dira, ez ordea gaia.
Gaia “ZER MODUZ MUSUKORIK GABE?" izango da.
- Gazte eta Helduen mailetan, berriz, gaia, neurria eta doinua bezala, librea izango da, bakoitzaren aukerakoa.

HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira:
ARGI-BERRI Elkartea (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa)
Gipuzkoa kalea 15-behea 20240 ORDIZIA
Nahi bada e-postaz ere bidali daitezke lanak: aitor-c@aek.eus

EPEA
Lanak 2022ko uztailaren 1aren aurretik bidaliko dira aurretik aipatu helbidetakoren batera.

BALDINTZAK (guztiek bete beharrekoak)
- Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.
- Lanak bidaltzerakoan originala eta lau kopia bidaliko dira (ohiko posta erabiliz gero).
- Lanak izenordez bakarrik sinatuko dira. Izenorde hori bertso sortaren barrenean jartzea hobeto. Eta izenordearekin bakarrik bidaliko zaizkigu. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.
- Beste gutunazal batean, izenordearekin batera bidaliko zaizkigu beste xehetasun guztiak: egilearen izenordea eta izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia, e.a. (karnetaren kopia bidaltzea gomendagarria da).
- Bertsoak ordenagailuz idatzirik bidaltzea eskatzen da.
- Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.
- Ezinbestekoa da, bestalde, bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea.
- E-mallez bidaliz gero, berriz, mezu berean alde batetik bertsoak eta bestetik egilearen datuak bidaliko dira.

SARIAK
Sari hauek jasoko dituzte: (garaileek TXIKI-a bana jasoko dute).

Gaztetxoek
l.ak 200 euro
2.ak 100 euro
3.ak 50 euro

Gazteek
l.ak 300 euro
2.ak 200 euro
3.ak 100 euro

Helduek
l.ak 500 euro
2.ak 400 euro
3.ak 300 euro

Oharra: diru-sariei legez dagozkien erretentzioak egingo zaizkie.

Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman gabe utzi dezake behar adinako kalitatea topatzen ez badu. Eta, bestalde, sariak erdibanatzeko aukera ere berea Izango du, hala baderitzo. Sari horiez gain aipamen bereziak ere egon daitezke.

SARI BANAKETA
2022ko irailaren 11n egingo da Ordizian Euskal Jaien barruan.

EPAIMAHAIA
Epaimahaia antolatzaileek, Ordiziako Udalaren oniritziarekin, antolatuko dute eta aurrez jakinaraziko dute nortzuk osatuko duten. Epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.

LANEN JABETZA
Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, altolatzaileekin konpondu beharko luke.

INFORMAZIOA
Beste informaziorik edo behar izanez gero telefono zenbaki honetara dei dezakezue: 649011262 (Aitor).

Estructure

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher