Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Aitor Sarasua Bertso-Paper Lehiaketa (2. 2023)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2023-02-28
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
https://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre

Participants

Organisateurs
Bertsularien Lagunak
Championne
Legorburu Arregi, Iñigo

Description

Saritutako lana
HELDUEN MAILA
1. saria: Iñigo Legorburu Arregi / Bizitzari ten/k
2. saria: Iñigo Legorburu Arregi / Gelako azkena
3. saria: Manu Goiogana Bengoetxea / Konektatu

GAZTEEN MAILA
Sari gorena: Unax Aizpurua Ibargarai / Parisko dirdira
1. saria: Goizane Etxeberri-Lopepe / Euskal Herria
2. saria: Pagoa Bidart / Nire altxorra
3. saria: Eriet Zubizarreta Goenaga / Ene maite kuttuna
Oinarriak

LANAK

Adinaren araberako bi maila:

- Helduen maila: 16 urtez gorakoa – Gutienez 6 bertso eta gehienez 10 bertso
- Gazteen maila: 16 urtera artekoa – Gutienez 4 bertso eta gehienez 8 bertso

Bi mailetako parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-paper aurkez dezake.

GAIA

Maila guzietan gaia, neurria eta doinua libreak izanen dira

EPEA

Lanak igortzeko epea otsailaren 28a
Epaia martxoaren 24an

HELBIDEA

Lanak ondoko helbide elektronikora igorri beharko dira:
sarasua.lehiaketa@gmail.com

BALDINTZAK

-Bertso guziak berriak izan beharko dira, hots, sekula argitaratu gabeak
-Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea baitezpadakoa izanen da
-Posta elektronikoz igorriko dira, testu arrunta edo pdf formatuko bi dokumentu igorri beharko dira. Izengoitiz izenpeturiko “Bertso sorta” dokumentua eta egilearen xehetasunak dituen “Xehetasunak” dokumentua. Zein mailara aurkezten den ere zehaztu beharko da.

SARIAK

Helduen sailean:
1. saria 300€
2. saria 200€
3. saria 100€

Gazteen sailean:
1. saria: TALDEKAKO XILABAko finala* + trikota berdingabea
2. saria: TALDEKAKO XILABAko finala* + tixerta berdingabea
3. saria: TALDEKAKO XILABAko finala*

*2023ko beste final bateko sarrerarekin truka daiteke (Nafarroa edo Bizkaia)

LANEN JABETZA

Lan sarituen eta ez sarituen jabetza egileena izanen bada, antolatzaile den Bertsularien Lagunak elkarteak horiek argitaratzeko eskubidea
izanen du

INFORMAZIOA

Xehetasun gehiago behar izanez gero, Bertsularien Lagunak elkartera 05 59 54 15 04 zenbakira dei dezakezu edo
bertsularien-lagunak@bertsozale.eus helbidera idatz

Estructure

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher