Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Iparragirre Saria : Bertso, Narratiba eta Poesia (2023. Zumarraga-Urretxu)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2023-09-29
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa
Voir 3150_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organisateurs
Urretxuko Udala
Zumarragako Udala

Description

Oinarriak
Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek BERTSO, NARRATIBA, ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIAK 2023 lehiaketarako deia egiten dute, ondorengo oinarri hauen arabera:

1- Euskaraz zein gazteleraz, honako arlo hauek izango dira: Narratiba/Poesia/Bertso paperak

2- Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, bi lan aurkez ditzake hizkuntza eta arlo bakoitzeko; gaia librea izango da.

3- Lanak eskuan ekarri nahiz postaz bidal daitezke, 2023ko irailaren 29an, 20:00ak baino lehen, honako helbide hauetara:

Ohiko korreoa:
Aizpurunea kultur etxea - Iparragirre Sariak 2023 - Jauregi kalea, 19 20700 Urretxu
Zelai Arizti kultur etxea - Iparragirre Sariak 2023 - Legazpi kalea, 7 20700 Zumarraga

Posta bulegoko zigiluan lehen aipatutako edo lehenagoko data daramaten lan guztiak onartuko dira.

4- Lanek inoiz argitaratu gabeak, beste lehiaketaren batean saritu gabeak edo saritutako lanen bati aldaketarik egin gabekoak izan beharko dute; hiru kopia aurkeztu beharko dira, idazmakinaz edo ordenagailuz, bi espaziotan eta folio edo DIN A-4 neurrian, alde batetik bakarrik idatzita.

5- Lanen luzera
Bertso paperak:
16 urte arte: gutxienez 6 bertso eta gehienez 10
16 urtetik gora: gutxienez 8 bertso eta gehienez 12
* Oharra: sorta zein doinutan egin den garbi adierazi.

6- Egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik gabe aurkeztuko dira lanak. Lanarekin batera kartazal itxi batean lehiakidearen datu pertsonalak, NANaren fotokopia, telefonoa eta helbide elektronikoa adieraziko dira. Kartazalaren gainean eta lanaren hasieran izenburua jarriko da.

7- Hizkuntza eta arlo bakoitzean sari bakarra izango da
Bertso paperak:
16 urte arte: 150€
16 urtetik gora: 650€

8- Kulturan gaitua den epaimahai batek erabakiko du lan sarituak zeintzuk diren.

9- Epaimahaiak sariak eman gabe utz ditzake, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez dutela irizten badio.

10- Erakunde antolatzaileek, saritutako lanak argitaratu egingo dituzte liburu formatuan, edizio komertzial batean, ISBN erregistroarekin, bakarka edo liburu batean bilduta. Saritutako egileek erakunde antolatzaileei uzten dizkiete lehen edizioaren eskubideak. Saritutako egileek beraien lana agertzen den liburuaren 20na ale jasoko dituzte.

11- Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketaren data eta lekua, bi udaletako web orrialdeetan azalduko da 2023ko abenduan.
www.zumarraga.eus
www.urretxu.eus

12- Baldintza hauetan zalantzarik balego, hautaketa egin duen epaimahaiaren iritzia izango da nagusi, eta horren erabakia apelaezina izango da.

13- Argitaratu gabeko lanen babeserako, epaimahaiaren erabakia argitaratzen denean, saritu gabeko lanak deuseztu egingo dira.

14- Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea dakar berekin.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher