Représentations Périodiques - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketa (15. 2023. Getxo)
Information
- Type de représentation
- Lehiaketa
- Place
- Getxo
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2023-09-30
- Extension
- Euskal Herria
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
Participants
- Organisateurs
Algortako Bertsolari Eskola (ALBE) - Championne
Labaka Mayoz, Ane
Description
- Oinarriak
OINARRIAK:
PARTE HARTZAILEAK:
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte. Adinaren arabera, atal bi bereizi dira.
• Helduak: 18 urte edo gehiagokoak.
• Gazteak: 17 urtera artekoak.
EGIN BEHARREKO LANA:
Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira parte hartzaile guztientzat.
• Helduek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 8 bertso egin behar ditu, eta gehienez 12.
• Gazteek: parte hartzaile bakoitzak gutxienez 6 bertso egin behar ditu, eta gehienez 10.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake.
EPEA ETA BALDINTZAK:
• Lanak jasotzeko azkeneko eguna 2023ko irailaren 30a izango da.
• Bertso guztiek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo
argitaratu gabeak.
SARIAK:
Helduentzat:
• 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.
• 2. saria: 700€ eta garaikurra.
• 3. saria: 400€ eta garaikurra.
Gazteentzat:
• 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.
• 2. Saria: 200€ eta garaikurra.
• 3. saria: 100€ eta garaikurra.
Bertso jartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso; hala ere, lortzen duen saririk handiena emango zaio.
NORA ETA NOLA BIDALI:
Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.
• Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten den zehaztu behar da.
Hona hemen helbidea:
BALENDIN ENBEITA 15. SARIA
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)
Martikoena 16, 2. solairua.
48992 GETXO
• Posta elektronikoz bidali nahi badira, word formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen helbide elektronikoa: balendinenbeita@gmail.com
EPAIKETA ETA SARIA EMATEA:
• Epaimahaia ALBEk izendatuko du eta sariak urte amaieran izan ohi den ALBE GALA ekitaldian emango dira.
• Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
• Epaimahaiak sariren bat jaberik gabe utz lezake; bai eta akzesit bat edo beste eman ere, hala iritziz gero.
LANEN JABETZA ETA BESTELAKOAK:
• ALBEk izango du saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa, eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jabe.
• Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.
Arautegi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, ALBEk izango du erabakitzeko eskumena.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago:
Telefono zenbakia: 605 704 385
E-maila: albegetxo@gmail.com
Webgunea: www.albe.eus
Estructure
- Championne
Labaka Mayoz, Ane