Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

San Antontxu Bertso-paper Lehiaketa (26. 2024. Mungia)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Mungia
Date finale
2023-12-31
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organisateurs
Mungiako Bertso-Eskola (Taket)

Description

Oinarriak
PARTE HARTZAILEAK
Hiru multzotan banatuko dira parte hartzaileak:
. Gazteak (18 urtera artekoak)
. Eskualdeko eskoletako ikasleak (5. eta 6. maila)
. Helduak (18 urte edo gehiagokoak)

EGIN BEHARREKO LANA
. Gazteak: gutxienez sei bertso eta gehienez zortzi.
. Eskualdeko eskoletako ikasleak gutxienez bi bertso eta gehienez lau
. Helduak: gutxienez zortzi bertso eta gehienez hamabi.
Guztientzat:
. Gaia eta neurria, libreak.
. Bertsoak barriak izan behar dabe, hau da, inon argitaratu eta aurkeztu bakoak.
. Parte hartzaile bakotxak bi bertso-sorta bidali leikez.

LANAK BIALTZEKO EPEA ETA BALDINTZAK
. Lanak jasoteko azken eguna 2022ko abenduaren 31 izango da.
. Bertso-sortak e-postaz bialdu behar dira.

NORA ETA ZELAN BIALDU
. Dokumentu bi bialiko dira Word formatuan.
. Lehenengoan bertso-sortea eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak.
. taketba@gmail.com-era bidaltzerakoan e-mailaren izenburuan egilearen atala (gazteak/helduak) eta ezizena adieraziko dira.

SARIAK
Sariak Urtarrilaren 14ean banatuko dira San Antontxuetako bertso saioaren ostean
Sariak atalka banatuko dira.
. Gazteentzat:
1. saria: 150 euro eta taketa.
2. saria: 100 euro eta oroigarria.
3. saria: 75 euro eta oroigarria.
Sari berezia egongo da Mungiako bertso-sortarik onenarentzat.
. Helduentzat:
1. saria: 300 euro eta taketa.
2. saria: 200 euro eta oroigarria.
3. saria: 100 euro eta oroigarria.

EPAIA
. Epai-mahaia TAKET Bertsolaritza Alkarteak izendatuko dau.
. Epai-mahaiaren erabagiak aldaezinak izango dira.
. Epai-mahaiak, hala erabagi ezkero, sariren bat emon barik itxi leike, baita aitamen bereziren bat emon be.

Estructure

Représenations
2024-01-14 Mungia Lehiaketa
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher