Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Bilboko Aratusteetako Kopla Txikien Lehiaketa (9. 2024. Bilbo)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2024-01-28
Extension
Bilbo
Extension
Herri mailakoa
Website
https://www.bilbokokonpartsak.eus/kopla-txikien-lehiaketa

Participants

Organisateurs
Bilboko Konpartsak

Description

Oinarriak
BILBOKO INAUTERIETAKO KOPLA TXIKIEN IX. TXAPELKETA 2024
OINARRIAK

1. BILBOKO JAI BATZORDE MISTOA, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearen laguntzarekin,
2024ko BILBOKO INAUTERIETAKO KOPLA TXIKIEN TXAPELKETArako deialdia egiten du.

2. Txapelketa otsailaren 3an, larunbata, egingo da, Bilboko Kafe Antzokian.

3. Edozein taldek, konpartsa edo abesbatzak parte hartu ahal izango du, beti ere gutxienez 5 kide baditu eta mozorrotuta badoaz.

4. Izena emango duten taldeek Jai Batzordeak otsailaren 9an, ostirala, antolatuko duen Euskal Inauterien eta Farolin eta Zaranbolasi epaiketaren inguruko eta osteko ekitaldietan parte hartu ahal izango dute. Gainera, txapelketaren talde irabazleak Farolin eta Zaranbolasen epaiketa ondoren antzeztuko du zehazteke dagoen leku batean. Joan
mozorrotuta!

5. Kopla txikien letrak izena ematean idatziz aurkeztuko dira (euskaraz bakarrik edo gazteleraz eta euskeraz), eta originalak eta argitaragabeak izan beharko dute. Erabiliko den doinua herrikoia edo xede horretarako sortutakoa izan daiteke. Parte hartuko duten taldeek idatzi eta kantatutako letren inguruko edozein erreklamazio egotekotan, erantzukizuna berauen egileena izango da.

6. Kopla txikiaren letra entregatzeko azken eguna; izena emateko azken egun bera izango da.

7. Ez da onartuko edozein pertsona, elkarte edo erakunde publiko edo pribaturen kontrako irain edo gaitzespen larririk duen letrarik.

8. Talde bakoitzak kopla txiki bakarra aurkeztu eta interpretatu ahal izango du, 2 eta 4 minutu arteko iraupena izango duelarik.

9. Kopla txikiak soinubakarrean edo ahots ezberdinez interpreta daitezke. Soloak edo pertsona bakar batengan pertsonifikatzea saihestuko dugu.

10. Kalejira batean erabil daitezkeen musika instrumentuak baino ezin izango dira. Horretaz gain, ezingo dira erabili emanaldian zehar aulkiak edo kalejira batean emanaldia egitea oztopatzen duen bestelako elementu finkorik.

11. Emanaldiaren melodia zuzenean izango da, kalejiran erabil daitekeen edozein instrumentu medio; oinarriek ezarri duten bezala. Hortaz, ezingo da grabatutako melodiarik erabili ezta lokalaren soin sistema erabili instrumentak edo mikroak anplifikatzeko.

12. Izena emateko epea 2024ko urtarrilaren 28an bukatuko da.

13. Epaimahaiak originalitatea, kopla txikien letren edukia, euskeraren erabilpena, letra
barneratua izatea abestiaren mozorroak eta eszenaratzea baloratuko du lehendik ezarritako irizpideak jarraituz. Betiere, parte-hartzaileek edozein unetan eska ditzakete irizpide horiek.

14. Sariak ezingo dira esleitu gabe geratu, eta hurrengoak izango dira:

1. Saria: Garaikurra
2. Saria: Garaikurra
3. Saria: Garaikurra
4. Saria: Animazioa “accesit” berezia
5. Saria: Mozorroei “accesit” berezia

15. Epaimahaia antolatzaileek izendatuko du, eta haien erabakia apelaezina izango da.

16. Antolatzaileek, inguruabarren arabera beharrezkoa denean, oinarri hauetako punturen bat aldatzeko eskubidea izango dute.

17. Parte hartzean, lehiakideek oinarri hauetako puntu guztiak osotasunean onartzen dituzte eta kontuan izango dira sailkapenerako.

18. Izen-ematea hurrengo bideetatik egin daiteke, atxikita doan inprimakia eta kopla
txikia emanez:
− Bilboko Konpartsen egoitza: Zabalbide 5, Lonja (Bilbo), 10etatik 13etara kopliaren letra eta izen emate orria atxikituz.
− Posta-elektronikoaren bidez: bulegoa@bilbokokonpartsak.com (Bilboko Konpartsak),
edo baekoralak@hotmail.com (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea)

19. Informazioa: Bilboko Konpartsak: 946791306 – Bizkaiko Abesbatzen Elkartea: 944244045

Estructure

Représenations
2024-02-09 Bilbo Lehiaketa
Sailkapena
1. Altxa Porru
2. Kaskagorri
3. Sin Kuartel
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher