Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Loramendi Literatura Lehiaketa (2024. Aretxabaleta)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Aretxabaleta
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2024-04-26
Extension
Aretxabaleta
Extension
Herri mailakoa

Description

Saritutako lana
Loramendiren 30. urteurrena gai hartuta eskatu zituzten lanak, baita 40 inguru jaso ere. "Ohi baino gutxiago izan dira eta DBHko lanik ez da jaso. Dena den, jasotakoen maila polita izan da eta bertsotan abilak direla erakutsi dute batzuek", adierazi du Ainhoa Sanchez teknikariak.

Hona hemen sarituak:

Lehen Hezkuntzako 3. maila
- Inar Isasmendi.

Lehen Hezkuntzako 4. maila
- Elena Altube eta Magali Arriola.

Lehen Hezkuntzako 5. maila
- Bertsoak: Nora Egia, Maddi Pazos eta Hintza Louvelli.
- Deskribapena: Garazi Igartua, Maren Axpe eta Paule Egia.

Lehen Hezkuntzako 6. maila
-Bertsoak: Egoitz Zabala, Oihane Galan eta Ariane Pinto.
Oinarriak


Aretxabaletan bizi edo ikasten duten 8 eta 16 urte arteko neska-mutikoendako lehiaketa deitu du Loramendik, beste urte batez, eta, oraingoan, elkartearen 30. urteurrena hartu du ardatz; lanak apirilaren 26rako aurkeztu beharko dituzte.

Loramendi elkartea 30. urteurrena ospatzen dabil eta 28. Literatura Lehiaketa ere horren bueltan antolatu dute. Aretxabaletan bizi edo ikasten duten Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik DBHko laugarren mailara arteko ikasle guztiek izango dute lanak aurkezteko aukera –bakarka zein taldeka; hiru, gehienez–, eta horretarako azken eguna apirilaren 26a izango da.
Elkartera gerturatzea helburu

Umeen eta gaztetxoen artean literatura sustatzea du helburu lehiaketak; aurten, gainera, Loramendira gerturatzea ere gura dute: "Hainbat sailetan jarri ditugun gaiek elkartearekin dute zerikusia; izena ematen dion Joakin Arana Loramendi poetarekin, esaterako. Horren gainean idazteko informatu egin beharko dute, eta pentsatu dugu Loramendira hurbiltzeko modu bat izan daitekeela".

Generoei dagokienez, arrakasta dutenak errepikatuko dituzte: ipuinak, bertsoak eta deskribapenak, besteak beste. Berrikuntzaren bat edo beste ere badago: DBHko azken ziklokoek memeak aurkezteko aukera izango dute.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

• Deskribapena. Gaia: euskara animalia bat balitz, nolakoa izango litzateke? Bi orri, gehienez.
• Bertsoa. Gaia: Loramendi elkartearen 30. urteurrena. Bertso bat zortziko txikian edo bi kopla.
• Ipuina. Gaia: Joakin Arana Loramendi-ren istorioa. Bi orri, gehienez.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak

• Deskribapena. Gaia: euskara animalia bat balitz, nolakoa izango litzateke? Bi orri, gehienez.
• Bertsoa. Gaia: Loramendiren 30. urteurrena. Bertso bat zortziko txikian edo handian.
• Elkarrizketa. Gaia: Joakin Arana Loramendi-rekin. Bi orri, gehienez.

DBHko 1. eta 2. mailak

• Deskribapena. Gaia: nolakoa ikusten duzu euskararen etorkizuna? Bi orri, gehienez.
• Gogoeta. Gaia: Zer eskatuko zenioke euskarari? Bertso bat zortziko txikian edo bi kopla.
• Ipuina. Gaia: Aretxabaletara heldu berria zara eta Loramendi elkartera jo duzu. Bi orri, gehienez.

DBHko 3. eta 4. mailak

• Poesia. Gaia: Loramendiren 30. urteurrena. Bi orri, gehienez.
• Gogoeta. Gaia: Zer eskatuko zenioke euskarari? Bertso bat zortziko txikian edo handian.
• Memeak. Gaia: Loramendi elkartea. Bi orri, gehienez.

Lan horiek guztiak Loramendik Durana kalean duen bulegora eroan beharko dira –gaian jarrita Loramendiren XXVIII. Literatura Lehiaketa–, edo helbide elektronikoa erabilita bidali: euskara@loramendielkartea.eus.
Sariak, maiatzaren 16an

Ziklo eta kategoria bakoitzean sari bakarra banatuko dute: Aretxarteko dendetan gastatzeko bonuak. Epaimahaiak lan horien maila egokia ez dela iritziz gero, ez da saririk banatuko, baina aipamenezko sariak egon daitezke. Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 16an egingo dute.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher