Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Lazkao-Txiki Bertso-Paper Lehiaketa (33. 2024. Ordizia)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Ordizia
Début date
2024-05-13
Date finale
2024-07-01
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2024-07-01
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organisateurs
Argi Berri Elkartea

Description

Oinarriak
Gaztetxoen maila

2024an 13 urte edo gutxiago betetzen dituztenak.
Sorta osatzeko bertso kopurua: 2tik 4ra bitartekoa.
Neurria librea.
Gaia: "Olinpiar jokoak badatoz".
Sariak: lehenengoak 200€ / bigarrenak 100€ / hirugarrenak 50€.

Gazteen maila

2024an 14-18 urte betetzen dituztenak.
Sorta osatzeko bertso kopurua: 8tik 12ra bitartekoa.
Neurria librea.
Gaia librea.
Sariak: lehenengoak 300€ / bigarrenak 200€ / hirugarrenak 100€.

Helduen maila

2024an 19 urtez gora betetzen dituztenak.
Sorta osatzeko bertso kopurua: 8tik 12ra bitartekoa.
Neurria librea.
Gaia librea.
Sariak: lehenengoak 500€ / bigarrenak 400€ / hirugarrenak 300€.


LANAK AURKEZTEA

Epea: uztailak 1.

Lanak, e-posta bidez, helbide honetara bidaliko dira: bertsoakargiberri@gmail.com.

-Bertso sorta izenordez sinatuko da. Izenorde horrek guztiz ezezaguna izan behar du.

-E-postan, bertso sorta atxikitzeaz bat, egilearen datuak bidaliko dira.

-Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean saritu gabekoak izan behar dute.

-Bertso sortak izenburua eta doinua zehaztuta izan behar ditu eta bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarriko zaio.

Informazioa: 649011262 (Aitor).


LANEN JABETZA

Lan sarituen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan horiek argitaratzeko. Egileak bere lanak argitaratzeko asmorik izango balu, antolatzaileekin konpondu beharko luke.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher