Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Gelatik Plazara (3. 2025)

Information

Type de représentation
Sariketa
Début date
2025-03-06
Date finale
2025-04-04
Extension
Gipuzkoa
Extension
Herrialde mailakoa

Participants

Organisateurs
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea

Description

Oinarriak
Gelatik Plazara ekimenaren III. edizioa antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean. 14 urtez azpiko bertso-eskoletako ikasleei bideratuta dagoen ekimena da Gelatik Plazara. Ikasleek bertsoarekin gozatzeko gune bat izatea du helburu eta jendaurrean trebatzeko aukera eskainiko dien aisialdiko ekimena izango da. Eskolarteko txapelketara iritsi aurretik zubi lana egiteko ere balioko du egitasmoak.

Bi maila ezberdinetan parte hartu ahal izango da. LH mailan eta DBH mailan. 2-4 lagunez osaturiko taldeetan batuta, tokian tokiko bertso eskolak saio berean elkartu eta elkar ezagutzeko aukera paregabea izango da saioetan. 250 bertsolari gaztek hartuko dute parte antolatu diren saioetan.

Saioaren bukaeran talde guztiek jasoko dute sariren bat, eta saioak aurkezteaz zein gaztetxoen lana epaitzeaz bertso eskoletako irakasleak arduratuko dira.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher