Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Iruñeko Bertsopaper Lehiaketa (6. 2025. Iruñea)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Iruñea
Début date
2025-09-23
Date finale
2025-11-28
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-11-28
Extension
Nafarroa
Extension
Herrialde mailakoa
Website
https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/iruneko-bertsopaper-lehiaketa/albisteak/zabalik-da-iruneko-VI-bertsopaper-lehiaketan-sormen-lanak-aurkezteko-epea

Participants

Organisateurs
Iruñeko Udala
Nafarroako Bertsozale Elkartea
Juges
Bruño, Nerea
Diaz de Mendibil, Jon
Etxeberria, Cesar
Championne
Untxalo, Alazne

Description

Saritutako lana
Urte berriarekin batera jakinarazi dituzte saridunak.
Denera hamar lan aurkeztu zituzten eta B kategoria hutsik gelditu du ez delako parte hartzailerik izan.

A mailan, 2012 edo beranduago sortutakoen artean, bigarren saria Beñat Anbustegi elizondarrarentzat izan da Euskararen Eguna bertso sortarengatik. 100 euroko saria hartuko du.

C mailan, maila nagusian, Alazne Untxalo iturendarra izan da sariketaren irabazlea. Lau haurridetan zaharrena lanarekin irabazi du sariketa bertsolariak. Hirugarren saria ere eskualdera etorri da. Xabi Maia elizondarrak lortu baitu Erori ez den hori sortarekin. 1.500 euroko eta 500 euroko sariak lortu dituzte hurrenez hurren.

Oinarriak
Martxan da Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketa. Aurreko urteetako bideari eutsiz, seigarrenez antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso idatzien sorkuntza sustatzeko asmoz.

Nafarroan jaiotako edo Nafarroan bizilekua duten egileek parte hartu dezakete, hiru kategoriatan: txikiena, 2012an edo ondoren jaiotakoentzat; gazteena, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat (biak barne), eta helduena, 2007an edo lehenago jaio direnentzat. Kategoria bakoitzak sari ezberdinak izango ditu. Lehenengoan, 50 eta 150 euro arteko kultur bonoak oparituko dira. Bigarrenean, 150 eta 350 euro arteko diru-sariak. Eta hirugarrenean, 500 eta 1.500 euro artekoak. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak, gainera, helduen kategorian lehen saria eskuratzen duen obran oinarrituta ikuskizun edo emanaldi bat ekoizteko eskubidea gordeko dute, interesekoa suertatzen bada.


Iruñeko Udalaren Kultur Sailaren webgunearen bitartez aurkeztuko dira lanak, azaroaren 28ra bitarte

Estructure

Championne
Untxalo, Alazne
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher