Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

San Andres Bertso-Paper Lehiaketa (31. 2025. Eibar)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Eibar
Date finale
2025-11-07
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-11-07
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organisateurs
Eta Kitto! Euskara Elkartea

Description

Oinarriak
Eibarko …eta kitto! Euskara Elkarteak abian jarri du aurtengo Bertso Paper lehiaketa. Hauek dira 16 urtetik gorakoentzat parte-hartzeko baldintzak:

-Lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta gehienez 10 aurkeztuko dira.
-Gaia eta doinuak libreak izango dira.
-Lanaren 3 kopia entregatuko dira gaitzizenarekin sinatuta, eta gutunazal itxian gaitzizena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, bizilekua eta telefonoa).
-Egilera berak, asko jota, bi lan aurkeztuko ditu.

Bertsoak postaz bidaliko dira edo norberak ekar ditzake, beranduenez azaroaren 7rako, ondoko helbidera:
…eta kitto! Euskara Elkartea
Urkizu 11 solairuartea
20600 Eibar

Sarituek azaroaren 28an egingo den San Andres Bertso Jaialdian jasoko dute saria.


Epaimahaia …eta kitto! Euskara Elkarteak izendatuko du eta horren erabakia aldaezina izango da. Epaimahaiak edozein sari eman gabe laga ahal izango du, aurkeztutako lanek beraren ustez kalitate nahikorik ez badute. Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira eta argitaratzeko eskubidea …eta kitto! Euskara Elkartearena izango da. Beste lanak epaimahaiak erabakiaren berri ematen duenetik hiru hilabeterainoko epean jaso ahal izango dituzte egileek. Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarri-arau hauek bete eta epaimahaikoen erabakia onartzea dakar.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher