Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Gaztetxeak Bertsotan (2. 2026)

Information

Type de représentation
Sariketa
Début date
2026-02-07
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Organisateurs
Gaztetxeak Bertsotan

Description

Oinarriak
II. Gaztetxeak Bertsotan
Aurreko urteko edizio arrakastatsuaren ondoren, aurten ere 24 bertsolari gaztek Euskal Herriko hainbat gaztetxetako oholtzak hartuko dituzte otsailaren 6tik aurrera

Bertso munduko zenbait gaztek, elkarren artean hitz eginda eta gazte asanblada batzuk tarteko, bertsoa eta gaztetxeak elkartuko dituen zirkuito bat da Gaztetxeak Bertsotan. Zirkuito honekin gazteoi saio eroso, dibertigarri eta erakargarriak eskaintzearekin batera: batetik, gazteon interesekoak diren gai eta auziak oholtzaratu nahi ditugu eta gaztetxe zein gazte asanbladei ekarpena egin nahi diegu.

Aurten ere bikotekako sariketa forma hartuko du eta osotara 24 bertsolari gaztez osatutako sariketa bat izango da; kanporaketak, semifinala eta finala edukiko ditu eta saio bakoitza Euskal Herriko gaztetxe ezberdin batean izango da (bertako gazte asnbladarekin elkarlan aktiboan).

Otsailak 6,Hiltegixe Berrizko Gaztetxean; otsailak 7, Beasaingo Gaztetxean; otsailak 20, Garaziko Gaztetxean eta otsailak 21, Maiatzak1 Txantreako Gaztetxean

Animatu eta etorri gaztetxeak bertsotan ikustera!
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher