Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Baztan Bidasoko Bertso-Paper Lehiaketa (39. 2026. Bera)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Bera
Début date
2026-04-27
Date finale
2026-05-22
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2026-05-04
Extension
Baztan
Extension
Eskualde mailakoa

Participants

Organisateurs
Berako Kultur Batzordea
Bortzirietako Bertso Eskola

Description

Oinarriak
PARTE HARTZAILEAK
Baztan-Bidasoan bizi direnak. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria.

KATEGORIAK
Parte-hartzaileak 4 kategoriatan banatuko dira:

A kategoria: 2015ean edo ondotik jaiotako haurrek parte hartuko dute eta gutienez bertso bat edo bi kopla osatu beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 50 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 30 euro (bigarrena).

B kategoria: 2012tik 2014ra sortutako gazteak sarituko dira eta gutienez bi bertso edo lau kopla egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 100 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 70 euro (bigarrena).

C kategoria: 2008tik 2011ra jaiotako gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 150 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 120 euro (bigarrena).

D kategoria: 2007an edo lehenago sortutakoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Sariak: trofeoa + 200 euro (lehenbizikoa) eta trofeoa + 150 euro (bigarrena).

LANAK AURKEZTEKO EPEAK
Bertsoak 2026ko apirilaren 27tik maiatzaren 4ra arte entregatu beharko dira.

Bertsoak bi modutan entregatu ahalko dira, paperean edo e-mailez:

– Paperean: helbide honetara bidalita:

Berako Udala
Baztan-Bidasoko XXXIX. Bertsopaper Lehiaketa
Herriko etxeko plaza 1
31.780 BERA (Nafarroa)

– Emailez:

Helbidea: kultura@bera.eus
PDF formatuan (bertsoa artxibo batean erantsita). Artxiboak bakarrik formatu horretan onartuko dira.
Gaia: honako hau paratu beharko da: Baztan-Bidasoko XXXIX. Bertsopaper Lehiaketa
Datuak: horrela agertu beharko dira nahitaez.

Mezuaren gorputzean ondoko datu hauek paratu (datu guztiak paratzea ezinbestekoa da):

Izen-abizenak
Kategoria
Bertsoaren izenburua
Telefonoa
E-maila
Herria

PDF artxiboan soilik ondoko datu hauek agertu beharko dira: izenburua, kategoria eta bertsoa bera (ezingo dira agertu izen-abizenak!).

EPAIMAHAIA
paimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher