Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Alea Bideo-Kopla Lehiaketa (7. 2026)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Début date
2026-10-19
Date finale
2026-11-18
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2026-11-18
Extension
Araba
Extension
Herrialde mailakoa
Website
https://www.bertsozale.eus/eu/araba/bertso-bideo-kopla-lehiaketa-2026

Participants

Organisateurs
Alea: Arabako albisteak
Arabako Bertsozale Elkartea
Gasteizko Udala

Description

Oinarriak
Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean antolatuta, martxan da aurten ere Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketaren zazpigarren edizioa. Parte hartzeko epea azaroaren 18ra arte zabalik!

Gasteizko Udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, gure lurraldean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta aurreko urteetan izandako arrakastak hauspotuta, Bertso-kopla Lehiaketaren VII. edizioa antolatu dugu aurten ere.

Modu honetan, bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteek beraien adimena eta sormena erakusteko aukera izango dute, bideo lehiaketa formatuan.

Parte hartzea oso erraza da, hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Hauxe gaia:

Mundua hobetzeko asmakizunak

Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta ALEAra bidali beharko dituzte parte-hartzaileen (bideoan agertzen diren taldekide guztien) datuekin batera.


OHAR GARRANTZITSUAK

Bideoak galdetegiaren bitartez edo ALEaren webguneko lehiaketaren bidez bakarrik bidali ahalko dira. Ez dira onartuko emailez, whatsapp bidez edo beste edozein bidetatik jasotako bideoak.

Epe barruan jasotako bideoak bakarrik onartuko dira. Bidalketa epea azaroaren 18ko 17:00etan bukatuko da.

Bideoak bidaltzeko arazorik izatekotan, bide hauetatik argitu ahalko dira zalantzak:
695 63 28 62 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
bideokopla@gmail.com helbidera idatzita (erantzuna mezua jasotzen denetik hurrengo 24 orduetan emango da).

Irabazleak eta sariak

Jasotzen diren lanen artean, bideo-kopla onenaren saria aukeratuko du publikoak, eta, horrekin batera, ALEAko eta Arabako Bertsozale Elkarteko epaimahaiek lan bana aukeratuko dute; baliteke ere epaimahaiak aipamen bereziak ematea talde gehiagori.

Ugari izango dira sarituak horrenbestez, eta askotariko sariak izango dituzte eskuragarri:

Laboral Kutxaren eskutik, taldean gozatzeko Eskape Room bat Lautadan.
BAHK-eko izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia..
HONTZA EXTREM abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia.
ELKAR-en material sortak irabazleentzat eta taldearentzat.
Ta sorpresa gehiago

Sari banaketa

Sari banaketa abenduaren 13an egingo da, oraindik zehazteke dagoen Gasteizko areto batean. Ekitaldian, irabazleen bertsoak ikusi eta sariak banatzeaz gain, saio musikatuaz gozatu ahalko da lurraldeko bertsolari onenen eskutik.

Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak edo sarrerak aldez aurretik erreserbatu ahal izango dira.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher