Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-01-02 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-01-02 Amurrio Jaialdia
Conducteur/trice
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Unaik zoologikoan egiten du lan, tximua da, eta gaur, egun gogorra izaten ari da, eta moskeatzen hasita dago; Andonik ordu erdi darama, Unai, zure kaiolaren aurrean begira, geldirik.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-01-02 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Holakoak sarritan
pasatuak ditut
niri begira orduak
zalantza baten truk.
Pentsamentu berbera
izango duzu zuk:
nigandik zatoz baina
zure antzik ez dut. (bis)

A. Egaña:
Hori zer zen lorea
edota zen burla?
Noizbait aldatu zen bai
geneen formula.
Inork esan al dizu
tximino sekula
Richard Gereren antza
haundia duzula? (bis)

U. Iturriaga:
Norbaiten antza hartu
antza derrepente
horretan ibiltzen da
hemen zenbait jente.
Hori nor den ez dakit
azal zenezake?
Copito Nieverena
hartu izan didate. (bis)

A. Egaña:
Zure begiek duten
berezko dizdira
gure elkarrizketa
zentratzen ari da
Copiton antza pixkat
badaukazu tira!
Baina patilla hoiek
aitarenak dira. (bis)

U. Iturriaga:
Nik uste nuen bezain
tontoa ez zara zu
tximino askaziaz
zerbait badakizu.
Azkenerako lagun
egingo gara aizu!
Tori platano hau ta
zuritu zaidazu. (bis)

A. Egaña:
Horretarako ez dut
konplejurik bat’e
zure platano hori
zuritu nezake.
Zabal zaidazu beraz
krisketa ta ate
kaiolaren barruan
erre al daiteke? (bis)

U. Iturriaga:
Akaso edan dozu
litroka ardaua
zoaz behingoz hemendik
egin baita gaua.
Orain txorta jotzea
da gure araua
hau intimoa da ta
angaua! Angaua! (bis)

A. Egaña:
“Angaua! Angaua!” dio
amorruz beteta
ia hobe nuke bai
hemendik gordeta.
Txorta jotzeko ordua
duela puñeta!
Beraz bejondeizula
bakarrik zaude ta! (bis)