Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia
Conducteur/trice
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Murua, Iñaki
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bi bertsolari epailearen aurretik pasatu berri dira, saioa batean esandakoagatik. Zu, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakari izanik, kezkatzen al zaitu egoerak? Eta ba al duzu aurrerantzean gerta daitekeenaren beldurrik?

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entités
Bertsozale Elkartea

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-01-15 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Badaukat kezka badut beldurra
ezkuta nezake nekez.
Arabarrak bi Madrilen ziren
atso arratseko partez
epaile batek deitu zituen
deitu behar ez zianak berez.
Epaile aurretik pasatu dira
legearen aurretik ez.

Beren delitu izan omen zen
izen batzuk esatea
preso zeudenak omen zirala
hara hor errematea!
Ez al dago ba gure herria
ia-ia presoz betea?
Hitza’re preso da libre ez baita
iritzia ematea.

Bakarren batek esango luke
“Gerora Jainkuak goarda!”
baina ez gaitezke honen aurrean
kokildu eta kobarda.
Segi dezagun lanean denok
kizkurrak inork ez karda!
Egiai aurpegi eman eta
aurrera segi behar da!