Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-01-16 Usurbil Jaialdia
Conducteur/trice
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Alberdi, Uxue
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Etzanda gaude hemen ederto
dena laino ta dena ke
putz egin dut ta masa bat sortu
forma hartu derrepente.
Hor doan hori bihotz bat omen
nahiz ta ez nabaritu jope!
Eta gainera gura baduzu
zeuretzat har zenezake.

U. Alberdi:
Kea hartu ta kea bota dut
ke pila bat dut begian
eta halere irriparre bat
marraztu zait aurpegian
bihotz txiki bat hegan ikusiz
neretzako da agian
gezi bat egin eta sartu dut
zure bihotzan erdian.

U. Iturriaga:
Nolako gauzak heltzen zaizkizun
Uxue lagun burura!
baina akaso deklaratzea
horixe zenuen gura.
Ahotik kea jaurti ta doa
zure gezia zerura
bihotz barrura sartu danean
hura sagar bihurtu da.

U. Alberdi:
Ta sagarrari kosk egin diot
Eba zenaren modura
ta segituan pasatu gara
haragian bekatura.
Bere eskua sartu orduko
nire gonaren barrura
gora beiratu ta aibala ostia!
Bihotza desagertu da.

U. Iturriaga:
Hain juxtu une horretan aske
neuzkan botoia ta prakak
ta komentario horrek utzi nau
erotismo orotatik at.
Bihotzagatik ez larritu zu
beste bat egingo dut zart!
Problema hortik ikusi ezkero
pakete oso bat daukat.

U. Alberdi:
Bihotza joan ta bihotza etorri
gastatzen da paketea
baina ordurako nahikoa degu
bestean bila joatea.
Zelaian gora begira gaude
ta zeinen ondo maitea!
Berriro diot: ze zortea den
erretzaile izatea!

U. Iturriaga:
Ai kearekin ahaztu ahal balira
arazoak ta problemak!
Zeru honetan marraztu ahalko
nizkizuke bihotz denak
baina hain juxtu biok askatzen
genbiltzanean barrenak
nire haurrak eta zure senarra
al dira hor datozenak?

U. Alberdi:
Bai ta gainera azkartxo datoz
eta haserre aukeran
joe juxtu gu genbiltzanean
gure ke hontan primeran!
Itxoin! Laino bat marraztuko dut
juxtu behar dugun eran
igo gaitezen laino gainera
ta desagertzera hegan.