Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertso Eguna (43. 2011. Donostia)
Représentación
2011-01-29 Donostia Berezia
Conducteur/trice
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue.

Description

Air
Ilun ikarak azken argia
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 



A. Arzallus:
Pentsatzen dute “Bertsolariek
badakizkite gai denak
beren herriko ingurutxoak
urrun herriko kondenak”.
Pixka bat jakin gehiegi jakin
orduan datoz problemak
ez dakidanaz kantatu ditut
nere bertsorik onenak.

M. Lujanbio:
Ez dakizunaz pentsatu ezkero
badago zer ikasia
mundu mailako arazoa nahiz
gure herriko eskasia.
Ez dugu iritzi iraultzailerik
ez dugu arrazoi guzia
bakarrik dugu gertatzen denaz
begirada berezia.

A. Arzallus:
Ta begiradak ikuspegi bat
zabaltzen digu munduan
geure herriko gatazkatxotan
edo urrutiko guduan.
Bide berrian iritzitxo bat
joaten da bertso moduan.
Ez dakizuna badakizula
ohartzen zara orduan.

M. Lujanbio:
Ez dakizuna dakizunean
orduan haizea alde.
Gure etxeko arazoak ez
ez dira joaten debalde.
Palestina, Irak, Egipto, Tunez
mundu bat alderik alde
baina arazo denen funtsean
arrazoi berberak daude.

A. Arzallus:
Sarri zentroan arrazoitxo bat
eta gu horien bila
ta espiral bat doa Parisa
beste espiral bat Madrila
beste espiral bat bada Europa
Afrika ilargi pila.
Horrexegatik dugu mundua
mina eta borobila.

M. Lujanbio:
Denari hitzezko begirada bat
bertsoak hortantxe zetzan
zauritzen gera pentsatzen dugu
ta ez silloiean etzan.
Gure bertsoak baina ez doaz
kontsigna baten defentsan
gure bertsoak joaten dira
entzuleak pentsa dezan.

A. Arzallus:
Eta horrela saiatzen gara
geure baita defendatzen
entzuleak ta bertsolariak
eseri eta pentsatzen.
Ez du mundurik aldatzen baina
ez du begirik bendatzen
eta agian lagun lezake
gure barrua sendatzen.

M. Lujanbio:
Munduan zenbat gatazka eta
zenbat arazo kalkula!
Politika ta ekonomia
Europalderuntz brujula.
Txikia gora etxera etorri
ta ezin aurkitu formula.
Azkenerako dakiguna da
askorik ez dakigula.