Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia
Conducteur/trice
Goikoetxea, Josu
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Estiballes, Arkaitz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikotea izango zarete zuek, Arkaitz gizonezkoa eta Amets andrazkoa. Urte batzuk dira elkarrekin zabiltzatela, eta azkenaldian zuen arteko harremana ez da hain ona, eztabaida izugarriak izaten dituzue, eta irainak ere gero eta handiagoak. Eta gaur, eztabaidarik handiena eduki duzuen honetan, Arkaitzen ukabila honaino altxatu da, eta biok begiratu diozue ikaratuta ukabilari.
Gaiari oharrak
Gai-emaileak lepoaren pareraino jaso du ukabila.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-02-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Ai ukabil itxia
gure metafora
zer gordetzen dun jakin
nahi nuke gustora.
Maitasunan indarra
zen gure lehen proba
oain maitasuna behera
ta indarra gora.
Igual biak galtzea
hobe izango da. (bis)

A. Estiballes:
Orain bost urte hasi
ginenak hain alai
egoera narrastu
egin da nolanahi.
Ez nuen uste nintzenik
hau egiteko gai.
Neu ere beldurtu naiz
egon zaitez lasai
altxatu egin dut baina
ez nuen altxatu nahi. (bis)

A. Arzallus:
Ukabilen malkoak
begitan distira
zaila da pasatzea
orain boz eztira
lau begiak gelditu
baikara begira
nik neuk ere ez zaitut
deabrutzen tira
maskulinidadean
reflejoak dira. (bis)

A. Estiballes:
Lehen dena zeru urdin
orain dena laino
lehen dena zintzotasun
gaur dena engaino.
Ez zitzaigun gertatu
sekula gaurdaino
maite zintudan eta
gorrotatu baino
nola iritsi gara
puntu hontaraino? (bis)

A. Arzallus:
Bilakaera izan da
tristea grabea
nun dago arrazoia
nun dago klabea?
Idea bat badaukat
hau al den bidea
gelditu zaigu bat’e
indarrik gabea
haurtxoen amesteko
kapazidadea. (bis)

A. Estiballes:
Amesgaizto bihurtu
zaigu amets hura
ukabila altxatuta
ez nago gustura
ta ulertzen dut zure
beldur ta ardura
ez dadila bihurtu
hau inoiz ohitura.
Maitasuna gorroto
azkar bihurtu da. (bis)

A. Arzallus:
Bai lehenago ginenak
hainbeste limurtzen
nola joan garen zahartzen
ta zahartuz zimurtzen.
Ni ahaleginduko naiz
pixka bat xamurtzen
eta maitasun hau ez
rutina bihurtzen.
Zu saiatu zaitez ez
ni berriz bildurtzen. (bis)

A. Estiballes:
Baten bakarrik pasa
daiteke hau bizitzan
ta orain ikusirik
gu nola gabiltzan
hobe ez jarraitzea
gaur biok gerizan.
Ukabila ere eman
leike esku gisan
tori bostekoa ta
zoriontsu izan. (bis)