Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-10-15 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-10-15 Legazpi Jaialdia
Conducteur/trice
Gonzalez, Nekane
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Urte ugari dira, bizitzako ardatz ez ezik, bertsolaritza zure diru iturri nagusi ere badela. Zer-nolako zama edo poza da hori?

Description

Air
Azken arnasa eman nahi nuke
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Personnes
Egaña, Andoni

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-10-15 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nik hogeita hamar urte nituen
hantxe jarri nuen langa
funtzionaritzak ez nindun ase
hori denentzat bistan da
bertsota soilik dedikatzea
erabaki nuen danba!
Orduz geroztik nere bizitza
diferentea izan da.
Hala’re poz bat badut barruan
neuk erabaki nuan-da.

Herririk herri ibiltze hutsa
pertsonarentzat ze plazer!
Hogei urtean bizi izan dut
majina bat une eder!
Ordu txikitan erretiroak
sarri pozik nahiz egon leher.
Baina inortxo ez da izaten
behin betirako ta lider
aurten zer jana seguru daukat
baina hurrengo urtean zer?

Erabakia neuk hartu nuen
ez izan arren Jainkua
pentsatu nuen “Eginetikan
aterako dut nahikua”.
Bertsoa ez da paro ta holako
onartzen ditun lekua
izan liteke prekarietate
ixkutunaren zepua
baina gutxinez beti jaten det
neronek egindakua.