Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Eneko Fernandez
Bertsoa entzun |
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Eneko Fernandez
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Fernandez:
Nahiz ta etxea ez den
sobera ttikia
ezer ez jartzea al duzu
ja erabakia?
Zein dugu arrazoia
zein da aitzakia
etxean ez jartzeko
nire argazkia? (bis)
O. Enbeita:
Argazki bat barreka
ta aurpegi alaiz
beste bat eserita
ta patxada lasaiz.
Hormetan jartzea da
gu biontzako gaitz
gehiegi ikusita
nazkatu egingo naiz. (bis)
E. Fernandez:
Nazkatuko zarela
ta zenbat istori!
Argumentu guztiak
lurrera erori
ez duzula jarri behar
hori ez dago ongi
aunitz maite ez nauzun
seinale da hori. (bis)
O. Enbeita:
Maite zaitut zurekin
nago ni gustora
eta zuk badituzu
horren hainbat froga
hori sines dezazun
zuk hemendik gora
argazkiei muxuka
ez naiz hasiko ba! (bis)
E. Fernandez:
Argazkiak jartzea
maitasunaren truk
dentako badituzu
aitzakia batzuk
tanereak ez baittuzu
gaur ipini nahi zuk
igual Jonen etxean
ipiniko dittut. (bis)
O. Enbeita:
Zure jarrera horrek
ematen du pena.
Parkatu baina ez dut
ikusten problema.
Bale ba banaketa
izango da onena
Jonentzat argazkiak
niri beste dena. (bis)