Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Agin Laburu

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa
Gai-emailea
Beitia, Idoia
Bertsolaris / Auteurs
Fernandez, Eneko
Laburu, Agin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Anaiak zarete. Oraintxe jakin duzue zendu berri den zuen amak beste seme bat ere bazuela. Zuk, Agin, ezagutu gura zenuke; Enekok, ostera, ez.

Description

Air
Lagundurikan danoi I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Agin Laburu

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Amaz gogoratzen naiz
gaur artean gauka
bere presentzi horrek
bizirik dirau ta.
Hirugarren anaia
nahiz ta ez guk hauta
zilbor-hesteek tira
ta bihotzek taupa
bera ezagutzeak
txarrik ba al dauka?

E. Fernandez:
Hura ezagutzea da
gaur zure desira
ta ez zaitea jarri
haserre begira.
Nik dudan haserrea
nolatan deskriba?
Anai berria dugu
ze einen zaio tira!
Ez badigu kontatu
zerbaitengatik da.

A. Laburu:
Begiratu ezkero
gaur egun hemendik
inbiriya sortzen dit
makina bat sendik.
Ezagutzeko inoiz
ez genun baimenik
zerbaitegatik ez zun
esango izenik
baino zergati hori
jakin nahi nuke nik.

E. Fernandez:
Hil zen ta ja ez gara
erantzunan jabe
beraz idea horrek
burutikan alde.
Paradisu genuna
agian urkabe.
Nik jarraitu nahi nuke
bertze anairik gabe
nire konpainiakin
ongi ez al zaude?

A. Laburu:
Batak bestea ez du
kentzen eta aitu
bidea begi bistan
ez zaigu amaitu.
Nahiz eta egoerak
Eneko, gogaitu
hasitako bidea
nahi nuke jarraitu
berak ere igual gu
ezautu nahi gaitu.

E. Fernandez:
Baina ez zaite mintzatu
bere izenean.
Ze atsekabe dudan
bihotz barrenean!
Bera ezautzeko nahian
ta itxaropenean
Nik ez dut izautu nahi
gaur den egunean
igual aldatuko naiz
etorkizunean.