Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Oihane Perea

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-10-13 Altsasu Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Perea, Oihane
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk autokarabana bat duzu aparkalekuan. Gaur bertara joan zarenean, zaratak entzun dituzu. Begiratu, eta Jesus Mari aurkitu duzu barruan.

Description

Air
Lagundurikan danoi I
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Oihane Perea

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Perea:
Goizean goiz joan naiz
ni karabanara
mutilakin joateko
Pirineotara.
Barruan hotsa entzun dut
barre ta algara
atea zabaldu dut
eta hara! Hara!
Zertan zabiltza hemen
galdu ote zara?

J.M. Irazu:
Bai bai galduta nabil
modu nekosoan
etxerikan ez eta
pausoan-pausoan
pentsatu det aterpe
hartzea auzoan.
Desberdin behar degu
ez modu gozoan
zuk Pirineotarako
nik urte osoan.

O. Perea:
Arrazoi galanta da
hori la ospera!
Zerk eraman ote nau
burges bihurtzera?
Gaua gogorra izan da
egia horixe da
hotza ere egiten du
izotza sobera
nahi al duzu joatea
kafe bat hartzera?

J.M. Irazu:
Jatorra dirudizu
baino ez du inporta
euskalduna, normala
maite du borroka
kafesnea eskeini
ta beroa opa
baino ez naiz joango
hobe bertan koka
gero agian ez naiz
berriz sartuko ta.

O. Perea:
Kafearen eskeintza
ez zen despedida
pizza mahaian utzita
gaur zure segida
kafea hartzera ez duzu nahi
ta ez urrutira
gure karabana hontan
baduzu kabida
nahi baduzu etorri
gurekin mendira.

J.M. Irazu:
Atsegina litzake
mendiko pakea
polita Pirineo
mendiko partea.
Zuekin joatea
litzake suertea
baino aukeran nahiago
nik ba ez joatea
estimatuko nuke
giltzak ematea.