Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-10-13 Altsasu Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Auteurs
Gaztelumendi, Beñat
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Gaia ateratzen duzun bakoitzean, gaiz aldatzen du.

Description

Air
Larogeita hamar urte
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mahaiko entsalada degu
ordu erdiz ahoratu
egunean zehar pasa
zaigun dena gogoratu
lagunen mila istori
ta laneko mila datu
bi urteko harremanak
hori izaten baitu tratu. (bis)
Bere begi itzalitan
begiak ditut iltzatu
eta hala galdetu diot:
“Zer pasatzen da? Kontatu!”
Ezer pasa ez balitz gisa
halaxe du gaiz aldatu.
Baina zergatik ezin dit
begitara begiratu? (bis)

Ezagutu ginenean
zenbat mimo zenbat kasu!
Goizero jeikitzen ginen
elkarrekin irrifartsu.
Egunak enpalagoso
“Maite zaitut” “Maite nauzu?”
baina urruntzen hasiak
ote gera pausuz pausu? (bis)
Gaur dena azaleko gai
ta elkarrizketa antzu
bai badakit zeozerek
egin dizu enbarazu.
“Zer duzu?” galdetu eta
mutu geratu zera zu
ez didazu ezer esan
ta dena esan didazu. (bis)

Begi parea malkotan
dauka puztuta, betea
ta kolpera lehertu zaio
esanezinen nekea.
Masailan bera doazen
malko latzen atakea
“Ez nago ondo” esan dit
ta baretu aldartea (bis)
“Zalantzak dauzkat laztana
ze nahi dezu esatea?”.
Nik hala erantzun diot:
“Zabalik dago atea.
Behar den denbora dena
lasai har zazu maitea
zor didazun bakarra da
zoriontsu izatea”. (bis)