Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-10-19 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Agirreazaldegi, Ainhoa
Uranga, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Herri-harresian zaudete elkarri besotik helduta. Gaua iritsi da, eta poliziaren sirena-hotsak gero eta ozenago entzuten dituzue.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Jokin Uranga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uranga:
Espetxerako bidean jarri
dituzte hainbat lagun jator
herri harresian egotea guk
gutxienez diegu zor.
Sirena hotsak, eta han datoz
ehun eta hogei polizia hor.
Ezin gaituzte mugitu eta
eutsi ezadazu gogor!

A.Agirreazaldegi:
Ehundaka lagun iritsi gara
hauei babes ematera
gure magala eta eskuak
hala ditugu atera
sirena hotsak aditu eta
ez dugu egingo atzera.
Haiek kateak dituzte baina
gu kate bakarra gera.

J. Uranga:
Bihotza taup-taup urduritasun
latz hau ezin disimula.
Hogei furgona, ehun eta hogei ertzain,
guk berehala kalkula.
Hainbat polizi batera eztet
gaur arte ikusi sekula!
Ta okerrena dugu euskaldun
batek bidali ditula.

A.Agirreazaldegi:
Euskaldun batek eginikoa
ez genuen merezia
baina euskaldun mota bat beti
izan baita berezia.
Erantzun gisa guri irrifar bat
irten zaigu berez ia
irri herresi izango baita
gure herri harresia

J. Uranga:
Beraiengana iritsi dira
giroa jarri da bero
askatzea ez da erreza izaten
behin hoiek heldu ezkero
baina ahaztuko ditugunik guk
ez dezatela espero
bisita bana izango dute
denek astero astero.

A.Agirreazaldegi:
Bai atxilotu dituzte beraz
beltz hoiek ekin ta ekin
une hortan ere goxotasuna
balute izan beñepin.
Eutsi gazteak buelta emateko
egin zazue ahalegin!
Ta orain kafe bat hartu dezagun
atxilotuen amekin.