Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Jokin Uranga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-10-19 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Beñat
Uranga, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Beñat eta Jokin, autoa txandaka eramaten duzue lanera. Beñat, zuk gidatzen duzun guztietan, Jokin lokartu egiten da. Gaur ere begiak ixten ari zaizkio.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Jokin Uranga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso:
Kotxea hartu eta
bila joan natzaizu
oain ordea ez keinu
edota ez kasu.
Berriz ere lo hartzen
zer ari zera zu?
Nerekin konfiantza
gehiegi daukazu. (bis)

J. Uranga:
Nahiz istripua izan
lehen bat edo bik
zure ondoan nago
gustora askorik
baina ez didazu uzten
gaur egiten lorik.
Ez al zaizu gastatzen
konbertsaziorik? (bis)

B. Lizaso:
Nahiz pasatzen ditugun
guk minutu batzuk
zurrunka egiten du
honek patxadan truk
orain ere ederki
ein behar dezu zuk
ta zer pasatuko da
lo nik hartzen badut? (bis)

J. Uranga:
Lasai ez dezu hartuko
ez bazara etzaten
kotxean ordubete
etorri ta joaten
ta gero hamar ordu
tailer zulo baten
neskakin ere ez naiz
hainbeste egoten. (bis)

B. Lizaso:
Antza egiten dizut
Jokin enbarazu
baina esan dezunakin
pentsa zazu aizu
nerekin bezela lo
eoten bazera zu
neska`re alperrikan
edukiko dezu. (bis)

J. Uranga:
Lasai neskak ez baitu
gaur mimorik falta.
Irratia daukazu
benetan aparta
Sukiaren programa
aurkitu det tapa!
Ixo Jokin bertsotan
hastera doa-ta! (bis)