Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua Laskarai

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-10-26 Oion Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Ibarra, Iratxe
Sarasua Laskarai, Maddi
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Gaur goizean, mendira joan zara Maddirekin. Bidean, minutu oro geratzen da Maddi argazki bat atera eta Interneten zintzilikatzeko.

Description

Air
Orain hasi bihagu
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua Laskarai

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Ibarra: Hasieran ez zendun
ona etorri nahi
baina azkenerako
zuk esan zendun bai.
Argazki eta argazki,
orain oi! Gero ai!
Deskantsau nahi badozu
esaidazu lasai.

M. Sarasua : Lasai goruntza noa
poliki-poliki!
Baina kamara harturik
ta zapalduz finki.
Edertasuna mendi
ta eguzki izpi,
ezin dugu guretzat
bakarrik atxiki!

I.Ibarra: Argazkiak egiten
ze abilidade!
Lora danen aurrean
jarriz parez pare,
Sinesgarritasuna
ez da nobedade!
Sinistuko deutsue
berbaz esanda be!

M. Sarasua: Hitzetan sinisteko
behar naute entzun
ta nola biak giren
haiengadik urrun,
frogatu nahi diet
mendi hontan egun
elkarrekin zein ongi
pasa dezakegun!


I.Ibarra: Edarto zabizela
nabil ni pentsetan,
baina buru barrua
jada daukat ketan
Argazki kamaragaz
danak demostretan
eta mendia zinez
ez da disfrutetan!

M. Sarasua: Ez zira ohartu ze
mendizale naizen!
Gailurrerantz korrika
Eta zuzen-zuzen,
baina nola kexuka
hasi ziren ozen,
lasai utziko dizut
hurrengoa hartzen!