Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jone Uria Albizuri
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus:
Artaldea gidatuz
nindoan ze mauka!
Zer da hainbeste klaxon
ta hainbeste flauta?
Turismo bide ona
ez duzu ba hauta
hemen lehentasuna
artaldeak dauka. (bis)
J. Uria:
Hara ze aurkitu dudan
ematean buelta!
“Pi-pi-pi” hor hasi naiz
gogotsu, kolpeka.
Lehentasunez ez zaitez
zu jarri erreta
ardiei koro egiten
ari nintzen eta. (bis)
A. Arzallus:
Ta gainera grazioso
eta irrifartsu
aizu zuk aurpegia
galanta daukazu!
Koroa zuzentzera
bazatoz ze luxu
nahiko goiko tonoa
aukeratu duzu. (bis)
J. Uria:
Altuegia denik
ez nuke esango
baina ez dakit tonoez
ez hemen, ez hango.
Ostras! Antza baduzu
beiratuta ondo
Urepeleko artzaia
ez zara izango? (bis)
A. Arzallus:
Hura hil zela dira
berrogei bat urte
boladan zabiltzanik
aizu ez dut uste.
Tira artzai txakurrai
hasi baimen eske
buztana makurtu du
pasatu zaitezke. (bis)
J. Uria:
Beraz txakurrak badu
nahiko kalitate
buztana bajatu du
horren elegante.
Beraz joan naiteke
hemendik aparte
agur Xalbador berri
beste batera arte. (bis)