Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin
Bertsoa entzun |
2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Jon Martin
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Martin:
Zenbat baloi saskietan
mutil altu askietan
gehiago eskatzen diet beraiei
ahal den guztietan.
Behin aukera dagonetan
onena izan onetan
lehiakor izan beharra dago
gizarte honetan. (bis)
N. Elustondo:
Arrazoiaren jabea
sentitzen zera ordea.
Heziketa da etorkizunak
behar dun habea.
Lehian daukazu fedea
baina bakoitzai berea:
hau eskolako patioa da
ta ez NBA. (bis)
J. Martin:
Denak eskaparatean
jartzen diren bitartean
ahalmena duten hiru edo lau
badaude tartean.
Insistituta nekean
jarrita sasoi betean
NBAraino irits daitezke
egunen batean. (bis)
N. Elustondo:
Patioan zenbat neke!
Oihu egiten diezu fuerte
ta hola ezin da curriculuma
nik nahi gisan bete.
Beraiek hainbat entzute
ahaleginaren truke
ta ze esango ote diezu
lortzen ez badute? (bis)
J. Martin:
Zu zara zuzendari guai
horrenbeste irakasgai
baina ez zara kirol kontuan
argi ikusteko gai.
“Saiatu al zarete?” “ Bai”
hori baino ez nuen nahi
nik irabazten irakatsi dut
ta galtzen ere bai. (bis)
N. Elustondo:
Esanak eman dizu min
ez dezu hartu atsegin
ta elkarrizketa bukatu nahia
zure speecharekin.
Ez nago ados zurekin
behar baitzenduke jakin
mundu honetan nahiko degula
Wert bakarrarekin. (bis)