Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Museotan badugu
aukera anitza
Mantxi:
ba ez naiz inoiz izan
ematen det hitza
Bilbon bat ba omen da
haundia, bortitza
neu piezarik onena
sartuko banintza!
Puntua:
Artea ulertzea
ez da hain erraza
Mantxi:
bertsotan gabiltza gu
plazarikan plaza
ta hau arte bat dela
diot nere kasa
eta gu ulertzeko
nor ez da kapaza?
Puntua:
Artista hildakoan
balioa gora
Mantxi:
horrela izaten da
artistaren moda.
nik artea egiten dakit
bertsotik bertsora
ta orain txalo nazaten
hobe izango da.