Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Barroso, Odei
Martin, Alaia
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Itsasoan zabiltzate, piragua edo kayak batean elkarrekin. Bat-batean, marrazoa agertu zaizue parean. Zu, Alaia, arraunari eman eta eman hasi zara; Odei, berriz, ez da mugitzen.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Alaia Martin

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin:
Itsasontzi batean
itsasoan zehar
baina ze egingo dugu
barre edo negar
marrazoa azalduta
ez oihu ez dar-dar
ez da bisigu bat ta
mugi zaitez azkar. (bis)

O.Barroso:
Ez dakit zer den poza
eta zer den pena
baina badakit hemen
dugula problema
marrazoa badabil
uretan barrena
nik nahiago dut egin
bisiguarena. (bis)

A. Martin:
Lagun zintudan baina
orain ezezagun
bisigu triste gisa
zertarako jardun
hola ibiltzen ziren
hamaika euskaldun
ta beraz pala arpoi
bilaka dezagun. (bis)

O. Barroso:
Horrenbeste arazo
horrenbeste traba
jakin nik’e barnean
badaukat ikara
pala erabilita
arpoian gisara
bere amua azkar
bihurtuko zara. (bis)

A. Martin:
Amu gisa egingo
nuke enbarazu
ta zu bisigu grisa
tristea zara zu
ez dut bizi holako
horrenbeste kasu
facebookerako argazki
on bat egidazu!

O. Barroso:
Nola egingo naiz ni
kamararen jabe
marrazo bat badaukat
bertan parez-pare
zu argazki batekin
ta bizirik gabe
gaur nere inguruan
bi marrazo daude. (bis)