Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Fredi Paia
Bertsoa entzun |
2013-11-17 Murgia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Fredi Paia
Nom de la strophe:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze:
Guri argazkien truke
asko ordaintzen digute
ta zuk bezela hori begiez
ikusi det neuk’e.
Beraz atera nahi nuke
pasatzen utzi bost urte
eta orduan diru pila bat
balioko dute. (bis)
F. Paia:
Osasuna da makaldu
ta drogak dira ugaldu
zure etika ez ote dago
karteratik salbu?
Modeloa hor daukagu
koka onenaren kargu
soilik publiko egingo dugu
banatzen ez badu. (bis)
A. Mendiluze:
Proposamena zugandik
espero nuen bai lehendik
baina nik ez det hori atera
banatzeagatik.
Neri pena ematen dit
baina halan ta ere klik!
Ez dedalako inor epaitzen
ikusleak baizik. (bis)
F. Paia:
Jarrerak ematen dit min
ta bertan ostiatu ezin
bihotz oneko izaten bainaiz
ni lankideekin.
San Mendiluze zu en fin...
Girotu giroarekin
negatiboa zara baina gaur
positibo egin. (bis)
A. Mendiluze:
Negatiboen itzala
kendu ezkero ojala
izan nadila positiboa
eta zerbitzala.
Ba orduan egin bezala
emango dizkiot hala
beste aldetik ikusi eta
pentsatu dezala. (bis)
F. Paia:
Txibato bat dut atzean
kontzientzia errezean
Naomi Campbell hor ruloakin
mahaiaren ertzean
ez konfiatu flashean
ez photoshopen trantzean
argazki hori irtengo baita
zuri ta beltzean. (bis)