Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi:
Guztia da papera
ta arropa dena
platano bat aspaldi
usteldua zena...
Zure kontra barruan
amorru ozena
hau zer dezu kotxea
edo almazena? (bis)
Mantxi:
Almazen pribatua
hauxe degu klaro
horrexegatik dago
kontua oparo.
Ordu erdi ateratzen
marka ondo dago
sartzen kosta zitzaidan
askozaz gehiago! (bis)
B. Gaztelumendi:
Zure katxi, baso ta
beroki ta aterki
bai ikusten da kosta
zaizula ederki.
Ordu erdi ez da joan
emeki-emeki
eta maleteroa
ez degu ireki! (bis)
Mantxi:
Barkamena eskatu
nahi dizut lehenbailehen
oraintxe ohartu naiz
zenbat gauza dauden.
Alfonbraren azpian
azaldu da ejem!
Zure neskan pulserak
ze egiten du hemen? (bis)
B. Gaztelumendi:
Sorpresa bat hartu det
nahikoa itzela
hau izan dezu mila
nesken pasarela
baino ibili ezkero
zabiltzan bezela
ziur nago baten bat
hemen bizi dela. (bis)
Mantxi:
Ba hori ez nun pentsatu
baina hortxe bego!
Izan dira Arantxa
Pili, Jone, Bego
neskak pasatu dira
hango ta hemengo
baina hemen badago
bizik ez da ertengo. (bis)