Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-11-24 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Alaia
Sarriegi, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Ibaiaren ondoan bizi zarete. Azken urteetan askotan jasan behar izan dituzue uholdeak. Zuk Alaia etxez aldatu nahi duzu; Aitorrek bertan jarraitu nahi du

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Martin:

Tristura sumatzen dut
barren barrenetik
erreka pasatzen da
hain aldamenetik
bai zerorri bezala
pena ematen dit
banoa ta zu ere
joan zaitez hemendik
gure etxeak barku
bihurtu aurretik.

A. Sarriegi:

Gertatu da ibaia
sarri ateratzea
baina harrigarri zait
ez konturatzea
aitak eta aitonak
hau zuten etxea
hor nere oroitzapenak
ta hor baratzea
beraiek saltzea da
etxe hau saltzea.

A. Martin:

Iraganak nahiz eta
mugitu barrena
razonatzen saiatu
behar dezu aurrena
eta hirira aldatu
etxea hurrena
bizitzan metafora
baino ez da dena
urak eramaten du
urak dakarrena.

A. Sarriegi:

Neretzat ez da berdin
hemengo nahiz hango
hiria ez da nere
etxea izango
konpondu daitekeela
dizut nik esango
urak eramaten du
esan dezu ondo
ba ni nere etxetik
ez nau eramango.

A. Martin:

Ez zaitu eramango
ta onartu beharko
zure erabakia
zurea delako
inoiz ura heltzen bada
heltzean ur asko
ta joan behar bada
zeure etxetik kanpo
nire etxea ez zaizu
sekula faltako.

A. Sarriegi:

Badakit estudio
haundi bat badela
ta gure arazoa
konpon litekeela
ikusi behar genuke
denona bezela
agintariak ados
ipin daitezela
eta behin betirako
konpon dezatela.