Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-11-24 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Alaia
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Nekatuta zaude, baina badakizu ezin zarela gelditu.

Description

Air
Munduko ilunabarra
Nom de la strophe
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-24 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Nom de la strophe:  Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Naufragoa, Habanera
edota doinu hau bera
baneuzkan nahiko galdera
baina egin dut aurrera.
Nire baitara bilduta nago
sartu naiz neure barnera
nortasuna da inportanteena
hontan nere arabera.
Puntuaketa errimak doaz
garunean gora-behera
Gaskako atari honetan nago
atera edo ez atera
baina ezin det beldurrez galdu
finalerako aukera. (bis)

Alaia daukat izena
eta Martin abizena
nahiko argi dut naizena
eta izan nahi nukeena
baina kartzelan kolpe batekin
galdu liteke kemena
ta tximeletez ta xaguxarrez
bete da nire barrena
baina aukera ta luxu bat da
eskuartean dagoena.
Torrotxok behintzat hola esan dit
eskainiaz babes dena:
“Atera eta egin ezazu
bakarkakorik onena!”. (bis)

“Jar zazu ahots eztia
saldu bertso garestia
izan zaitez amestia
bazara buru askia”
baina dardarka hasi ohi zaigu
zapata zolen azpia
dardarka jartzen zaigu bizitza
kopeta izerdiz bustia.
Pasa ez pasa bihar goizean
irtengo da eguzkia
guztia eman eta albora
utziko dut angustia
saituz gero lor bailiteke
amesten dugun guztia. (bis)