Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2013-05-05 Orexa Jaialdia
Gai-emailea
Sorozabal, Jokin
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Exercice
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aitor aitona, Sustrai aita eta Amaia alaba zarete. Aitona Gerra Zibilean gorriak ikusitakoa, Sustrai bere garaian kartzelan egona, eta Amaia Donostiako Boulebarrean egon da duela astebete, kanpatuta, herri harresian. Telebistari begira zaudete, elkarri zehar-begiratuak eginez. Elkarrekin asko eztabaidatzen duzue, eta entzungo genuke elkarrizketa horietako bat.

Description

Air
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze

Gure garaia latza izan zen
bizitzeko garai txarra
ondorengoei zerbait utzi nahi
ta borrokatu beharra
baina ondoren ere izan da
joera berdin xamarra.
Sarri dirudi urtea dela
aldatzen doan bakarra.

S. Colina

Nahiz ta urteak aldatzen joan
gure historiara begira
aita geu ere aldatzen goaz
gizalditik gizaldira.
Bestela begiratu ezazu
horko herri harresira:
gu izkutatu egiten ginen
hauek bistan jartzen dira.

A. Agirre

Ta aurpegia emate hori
nola ez degun pekatu
kalera irten beharra degu
eta kale denak hartu.
Lehengo borroka ez omen hura
hara attona barkatu!
Orain bakean gaudela baina
gerra hau ez da bukatu.

A. Mendiluze

Ni hemen nago gerra garaien
okerrena probatua
semea berriz kartzelan egon
ta sarri ezkutatua
zuk astebetez protesta egin
eta gero libratua...
Zuena ere gerra bat da bai
baina deskafeinatua.

S. Colina

Herri harresiai begira jarri
eta nunbait harro nago
baina kontuak aldatu dira
garaiz garai aroz aro:
gure garaian izaten ginen
bi mila baino gehiago
ta abisurik ez zen izaten
kargatu baino lehenago.

A. Agirre

Ez det ukatzen zuen garaia
gendunik gordin xamarra
hartu fusila eta frontera
zindoazten ttirri-tarra
ta gu eseri eta etzaten
gera eginez indarra
gaur egunean hitza delako
daukagun arma bakarra.

A. Mendiluze

Bai baina arma boteretsua
bada arrazoiz jantzia
alperrik baita ados egon ez
eta horretan etsia.
Nik izan nuen ta zuek ere
bizirik kontzientzia
ni hil aurretik jaso dezute
aitonaren herentzia.

S. Colina

Aitak frankisten miliziari
egiten bazion tira
neronek berriz grisen aurrean
zenbat buelta zenbat jira!
Alaba berriz kasko gorriek
hartu eta erretira...
Uniformeak aldatu arren
etsaiak berdinak dira.

A. Agirre

Abertzaleak ta euskaldunak
gera hori argi dago
zuen borrokak irauten baitu
zoritxarrean luzaro.
Armarik gabe zuen gisara
borrokatzeko prest nago
gerra alu hau luza ez dadin
belaunaldi bat gehiago.